Click eta Click elkartearen argazki erakusketa, ikusgai Torrezabalen

Argazkia: Click eta Click

Torrezabal Kultur Etxeak Click eta Click elkarte galdakoztarraren argazki erakusketa hartuko du urriaren 24ra bitarte. Bilduman elkarteko kideek egindako irudiak ikusi daitezke.

Beste urte batez, Click eta Click elkarte galdakoztarreko kideek egindako argazkiak ikusgai daude Torrezabal Kultur Etxean.

Urriaren 24ra bitarte dago ikusgai argazki erakusketa kolektiboa, astelehenetik barikura, honako ordutegian: 17:30-20:30.

Bertan, gai ezberdinetako irudiak ikusi ahal izango dituzte Torrezabal Kultur Etxera gerturatzen direnek.