BIDEOA | Galdakaoko merkataritza sustatzeko kanpaina jarri du martxan Udalak

Argazkia: Galdakaoko Udala.

Gabonetan ere erosketak Galdakaon egitea sustatzeko kanpaina berria abiatu du Galdakaoko Udalak. Horretarako, Gaizka Chamizo aktorea protagonista duen bideoa argitaratu du, «Ez eman buelta gehiago» lelopean.

Hirugarren urtez, Galdakaoko Udalak «Ez eman buelta gehiago» kanpaina jarri du martxan Gabonetan ere erosketak Galdakaon egitea sustatzeko. Ekimenak «tokiko negozioen gertutasuna, bizitasuna eta bihotz handia nabarmentzen ditu, horietan erosketak egiteak bizitza komunitarioa indartzen duela gogoraraziz».

Kanpainaren baitan bideo bat argitaratu du Udalak eta Gaizka Chamizo aktore galdakoztarra da berriz ere bideoaren protagonista. Aurten, musika elektronikoa gehitu zaio sormenari, «aire moderno eta dinamikoagoa lortzeko helburuarekin».

Hainbat saltzailek, bezerok eta herritarrek aktiboki hartu du parte bideoan, komunitate oso batek tokiko eskaintza aldarrikatuz. «Denek erakusten dute gertuko eskaintzak duen aniztasuna eta kalitatea Galdakaoko denda eta kaleetan zehar», adierazi dute Udaletik.

Horrela, bideoan parte hartu duten guztiek mezu argi eta zuzena helarazi diete herritarrei: «Gabon hauetan ere, saltoki txikien alde apustu egin ezazu, merkataritza plataforma handien aurrean; gogoratu gertuko erosketak denontzat onuragarriak direla eta Galdakaoren izaera bizirik mantentzen laguntzen dutela».

Udalak deialdi horrekin bat egiten du eta bertoko dendetan erosiz bertokoa babestera animatu ditu herritarrak, ekonomiari laguntzeaz gain komunitatearen loturak indartzen baititu, baita Galdakaoko kaleak bizirik mantendu ere.

situs togel

situs toto