Ituñok, Sarrionandiak, Maiak eta Awanarik ‘Mugarik gabe’ dokumentala aurkeztuko dute Galdakaon

Argazkia: BINKE.

Galdakaoko Korrika Kulturalaren baitan, Kurdistanen eta Euskal Herriaren arteko lotura egiten duen Mugarik gabe dokumentala aurkeztuko dute bihar Galdakaon. Hitzorduan Itziar Ituñok, Joseba Sarrionandiak, Jon Maiak eta Roberto Awanarik parte hartuko dute.

Korrikaren 24. edizioa martxoaren 27an igaroko da Galdakaotik, eta horren aurretik egitarau zabala antolatu du AEK-k euskararen aldeko ekimenaren harira.

Bihar, martxoak 6, lehen aldiz, kirol taldeek eskuz-esku eramango dute korrikaren lekukoa. Boleibol, atletismo, boxeo, txirrindularitza, tenis, futbola, ping-pong, igeriketa, saskibaloia, triatloi eta pilotan aritzen direnek parte hartuko dute.

Andra Mari Dantza Taldeak ere parte hartuko du ekimenean, eta egun berean, Urretan umeentzako tailerrak eta El Chico Diva euskal drag queenaren emanaldia ere izango dira.

Halaber, Mugarik gabe dokumentala eskainiko da Torrezabalen. Ordubeteko ikus-entzunezkoak Kurdistanen eta Euskal Herriaren arteko lotura egiten du, musikaren, erresistentziaren eta elkartasunaren bidez. 

Boris Guevarak zuzendu du lana, Mugarik Gabe Collectivek eskatuta, eta bi herrien eta hizkuntzen egoera islatzen du, tartean Korrikaren beraren funtzioa. Dokumentalean Itziar ItuñokJoseba SarrionandiakJon Maiak eta Roberto Awanarik parte hartu dute, besteak beste, eta laurak Galdakaoko saioan izango dira.

Hemen batu dugu bihar egingo diren ekintza guztien ordutegiak:

17:00 Kirol taldeen Korrika, Elexaldetik Torrezabalera
17:30 Umeentzako tailerrak, Urretan
18:00 Kirol taldeen mezu irakurketa, Lehendakari Agirre plazan
19:00 Kurdistanen eta Euskal Herriaren arteko loturaren inguruko Mugarik gabe dokumentala, Torrezabalen
20:00 El Chico Diva, Urretan

situs togel

situs toto