«Foru Berriak 500 urte», Aitzol Altuna

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Lehoinabarra
Aitzol Altuna Enzunza
BINKE / 2026ko martxoa

Goi Erdi Arotik euskaldunak Foruak eduki genituen, hauek, Nafarroako erresuma barruan garatu ziren, horregatik Lapurdiko Foruak eta Bizkaikoak oso antzekoak ziren.

Foruak alde bi zituen: batetik, behetik gora egindako sistema politikoa, non auzoetako batzarretan etxebizitza bakoitzak bozka bat zuen eta ordezkariak aginduan txandakatzen ziren. Auzoan, guztien artean hartutako erabakia udaleko batzarrera eramaten zen eta hor erabakitakoa Gernikako Batzar Orokorrera.

Beste aldetik, Foruak araudi juridiko ere ziren, baina ez ziren legeak. Legeak legegileak egiten dute, Foruak, ohituran oinarritutako epaiak dira: antzeko beste egoera baten delitu horren aurrean jarritako zigorra zein izan zen ikusiz baina aldi berean eguneratuz; Erresuma Batuan oraindik egiten den moduan.

1452. urtean Foruak idaztea erabaki zen, Bizkaiko Jaunak  zin egiteko (ordurako, alde berean, Gaztelako erregea zena). Orain dela 500 urte Foruak garai berrietara egokitzea erabaki zen, Leinuen Gerren amaierara egokituz edo eta zaharkituta gelditu ziren zigorrak eguneratzeko. Berriketen artean, bizkaitar oro aitonen semea zela izan zen, hau da, denak berdinak ginela Foruen aurrean. Egia da ere, Gaztelako erregeak bertokoak ez ziren lege berriak sartzeko aprobetxatu zuela.

Foru berri hauek idazteko 12 legegizon Abandon batu ziren, Bizkaiko Jaunaren ordezkariarekin batera. Euren artean Usansolo-Galdakanoko familiakoa zen Martín Sainz de Oinkina zegoen. 350 urtez hau izan zen gure «konstituzioa». Gaur egun ordea «Ez gara legegile, lege betetzaile baizik. Eta hori oso tristea da herri batentzat» Pako Aristi.

situs togel

situs toto