Bizkaiko Foru Aldundiak bizikleta elektrikoak alokatzeko Bizkaibizi zerbitzu publikoa jarri zuen martxan 2023an eta bederatzi udalerritan ezarri zuen. Galdakaora eta Usansolora urtarrilean helduko dira bizikleta publikoak.
Bizikleta elektriko publikoak eskaintzen dituen Bizkaibizi zerbitzua 2023an jarri zuen martxan Bizkaiko Foru Aldundiak. Guztira, bederatzi herritan ezarri zuen: Santurtzin, Portugaleten, Sestaon, Barakaldon, Bilbon, Erandion, Leioan, Getxon eta Berangon.
Orain, hiru urte geroago, Bizkaibizi 2.0 proiektua aurkeztu du, eta horren bitartez beste herri batzuk gehituko ditu zerbitzura, tartean Galdakaora eta Usansolora.
Zehazki, urtarrilean helduko dira bizikleta publikoak gure herrietara, Aldundiak aurreikusi duenez.
Bitartean, Galdakaoko eta Usansoloko udalak Aldundiarekin ari dira lanean, bizikletak kargatzeko puntuak non jarriko diren zehazteko.
Galdakaok zazpi puntu izango lituzke, 31 bizikletekin: Miguel de Unamuno plazan, Aperribai kalean, Bengoetxe institutuan, Urretako kiroldegian, Berezikoetxeko parkean, Kurtzeko frontoian eta Zugutzun.
Usansolon aldiz, puntu bakarra egongo litzateke.




