BINKE

Goiko menua

  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

Menu nagusia

  • Albisteak
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

logo

  • Albisteak
    • ARGAZKIAK | Ehunka lagun batu zituen Galdakaoko Gazte Egunaren paella txapelketak

      2025-05-11
      0
    • ARGAZKIAK | Usansoloko jaietako kuadrillen jaitsiera 30 iruditan

      2025-05-11
      0
    • Euskal Herriko 300 pentsiodunetik gora Galdakaon batu ziren eguenean

      2025-05-09
      0
    • DESKARGATU | Eraso matxisten aurkako protokoloa aurkeztu du Usansolok

      2025-05-09
      0
    • Iguana y Los Jumiles talde historiko galdakoztarra Basoa tabernan arituko da bihar

      2025-05-08
      0
    • EGITARAUA | Bakarrizketa, hitzaldia eta berbodromoa Usansolon, Euskaraldiaren harira

      2025-05-07
      0
    • Glenna Cabellok, Venezuelak Bilbon duen kontsulak, hitzaldia eskainiko du Galdakaon

      2025-05-07
      0
    • Pentsiodunei zuzendutako olerki lehiaketa eta bazkaria antolatu dute Galdakaon, biharko

      2025-05-07
      0
    • Orain arte 1.121 galdakaoztarrek eman dute izena Euskaraldian

      2025-05-07
      0
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Maitane Salvador 'Mahessatay': «Espiritualitatea nork bere ariman sinestea da»

      2025-04-23
      0
    • Josu Etxaburu: «Ale bakoitzak lagunduko du Euskal Herria nahi dugun modukoa izaten»

      2025-04-23
      0
    • Unai Sánchez: «Niretzat ametsa da Athletic Clubeko jokalaria izatea»

      2025-03-24
      0
    • Peio Duran: «Arku-tiroak arreta eta urduritasuna lantzen laguntzen du»

      2025-03-24
      0
    • Imanol Aguilar: «El Chico Diva naizenean indartsu eta boteretsu sentitzen naiz»

      2025-02-26
      0
    • Galdakaoko eta Usansoloko taxistak: «Aseguru-etxeek prezioa hirukoizten digute taxistoi»

      2025-02-24
      0
    • Xabier Aranguren: «Genevak aniztasun handia du, baina nortasun apur bat falta zaio»

      2025-02-24
      0
    • Jon Eguskiza eta Kepa Otaegi: «Altsasuko inauterien berreskurapenean Andra Marik jarritako aleaz ...

      2025-01-20
      0
    • Ainhoa Cantalapiedra: «Euskal Herrira lan egitera eta bizitzera bueltatu nahi dut»

      2024-12-23
      0
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • «Galdakaoko ondare historiko-artistikoa II», Estibaliz Apellaniz

      2025-04-23
      0
    • «Taloak», Manu Etxebarria

      2025-04-23
      0
    • «Zapalkuntza ahaztua», Andrea Arrizabalaga

      2025-03-24
      0
    • «Zaintiratu- bedarrak», Manu Etxebarria

      2025-03-24
      0
    • «Sanblasak Gorbeialdean», Manu Etxebarria

      2025-02-24
      0
    • «Galdakanoko 850. urteurrena», Aitzol Altuna

      2025-02-24
      0
    • «Sareak: ehuntzeko ala harrapatzeko?», Errupin Jauregi

      2025-02-04
      0
    • «Zugaz berba ein gure dot», Ainara Artetxe

      2025-01-31
      0
    • «Liburutegia», Joanes Urkixo

      2025-01-20
      0
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Nola eragin du itzalaldi elektrikoak Usansolon?

      2025-04-28
      0
    • Adiskide Pilota Elkartea, 50 urte pilota eta herriaren arteko harremana estutuz

      2025-04-23
      0
    • Eva Naranjoren argazkiak

      2025-04-23
      0
    • Ganguren Mendi Taldea, 80 urte naturaz eta bizipenez beterik

      2025-02-24
      0
    • Bekeakoei esker 1933an eraikitako zubiaren historia

      2025-01-20
      0
    • Eguzkibegi Ikastola: «Ikasleen aniztasunari erantzun pertsonalizatua ematen diogu» | Publierreportajea

      2025-01-17
      0
    • ARGAZKIAK | Errege Magoak eta Gabone Izarra Galdakaon izan ziren

      2025-01-17
      0
    • Torrezabal Kultur Etxea, bizitzaz beteriko 30 urte

      2024-12-23
      0
    • Ane Alonsoren tatuajeak

      2024-10-21
      0
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
Ohiko kolaboratzaileak
Hasiera›Herritarren iritziak›Ohiko kolaboratzaileak›«Txinatik dator tearen kondaira», Antton Irusta

«Txinatik dator tearen kondaira», Antton Irusta

Binke
2022-02-21
1048
0

Autu-mautuan
Antton Irusta Zamalloa
BINKE / 2022ko otsaila

Txinatik dator tearen kondaira

Gustuko duzu tea, Binkekide? Txinako kondaira duzu ondorengoa. 

Antzina, Hodei Zuri printzesa bizi zen Txinan. Luzaro egoten zen Hodei Zuri enperadorearen lorategian paseatzen, eta gogoko zuen loto-loreen eta te-zuhaixken artean ibiltzea. Udako egun batean, Hodei Zuri lorategi ederrean zihoala, konturatu gabe, haizemailea putzura erori eta ur-azalean gelditu zitzaion. 

Haizemailea hartzeko makurtu zenean, bere irudia ikusi zuen, putzuko ur garbietan, islaturik. Eta bere islaren alboan, bizar zuridun agure baten irudia ere ikusi zuen.

— Putzuko jeinua naiz—, esan zion agureak.

Hodei Zuri, guztiz lotsaturik eta izuturik, korrika urrundu zen putzutik, haizemailea han utzita. Harrezkero, gaixotu eta, egunetik egunera, gero eta ahulago egoten zen printzesa.

Gau sargori batean, leihoko errezelak mugitzen ari zirela konturatu zen neskatila gaixoa, eta berak hain maite zuen te-zuhaixkaren hosto batzuk sartu ziren leihotik, haizeak bultzatuta. Urez erdi beteta zegoen ontzi batean erori ziren hostoak.

Biharamunean, sukarrarengatik ezpainak handiturik eta lehorturik zituela, ontzitik ur apur bat edan nahi izan zuen. Bat-batean, Putzuko jeinua agertu eta ur hartatik lasai edateko agindu zion. Urak neskatoaren ezpainak ukitu orduko, sukarrak alde egin zion, eta sendatzen hasi zen.

— Hodei Zuri ederra—, esan zion jeinuak— Erakutsi enperadoreari landare honen indar miragarria.

Goiz hartan, Hodei Zuri inoiz baino osasuntsuago eta bikainago altxatu zen ohetik eta, jeinuak eskatu bezala, enperadoreari eta Txina osoari erakutsi zien te miragarri haren dohaina.

Albiste honekin lotuta...

Aurreko albistea

Aketza Uranga: «Nire etorkizuna Galdakaotik urrun samar ...

Hurrengo albistea

«Erantzunaren ardura», Gotzon Barandiaran

0
Partekatu
  • 0
  • +

Kategoria bereko albiste gehiago

  • Herritarren iritziakOhiko kolaboratzaileak

    «Marmokologoak», Julen Gabiria

    2023-09-25
    Binke
  • Ohiko kolaboratzaileak

    «Hezkuntza eraikuntza nazionalerako», Gotzon Barandiaran

    2023-12-18
    Binke
  • Herritarren iritziakOhiko kolaboratzaileak

    «(G)os(z)atzen», Irati Bediaga

    2023-09-25
    Binke
  • Ohiko kolaboratzaileak

    «Haurren ahotsa», Yayone Altuna

    2022-05-02
    Binke
  • Ohiko kolaboratzaileak

    «Galdakaoko ondare historikoa», Estibaliz Apellaniz

    2024-12-23
    Binke
  • Ohiko kolaboratzaileak

    «Nola zabaldu zen garia Euskal Herrian?», Antton Irusta

    2020-10-23
    Binke

AKTUALITATEA

AktualitateaArgazkiak

ARGAZKIAK | Ehunka lagun batu zituen Galdakaoko Gazte Egunaren paella txapelketak

Gazte Eguna antolatzeko sortutako batzorde bereziaren eskutik, Galdakaoko Gazte Egunaren hamahirugarren edizioa...
  • ARGAZKIAK | Usansoloko jaietako kuadrillen jaitsiera 30 iruditan

    Usansolo
    2025-05-11
  • Euskal Herriko 300 pentsiodunetik gora Galdakaon batu ziren eguenean

    Galdakao
    2025-05-09
  • DESKARGATU | Eraso matxisten aurkako protokoloa aurkeztu du Usansolok

    Usansolo
    2025-05-09
  • Iguana y Los Jumiles talde historiko galdakoztarra Basoa tabernan arituko da bihar

    Galdakao
    2025-05-08

Argitaratzailea: Aitu elkartea © CC BY-SA 3.0
Lege Gordailua: BI-41-2016 | ISSN: 2444-9385
Babesleak: Galdakaoko Udala
eta Bizkaiko Foru Aldundia

680 74 32 11
info@binke.eus

Idatziguzu