Segregazioari buruzko memoria usansolotarrei azalduko die UHk
Lurraldetasuna
BINKE / 2022ko otsaila
Segregazioari buruzko memoria usansolotarrei azalduko die UHk
TESTUA: Naia Bergaretxe Sarria
ARGAZKIA: Jon Gomez Garai
Otsailean bi berbaldi eta martxoan beste bi antolatu ditu Usansolo Herriak txoko ezberdinetan herritarrek «Desanexioko Memoriaren» inguruko informazioa jaso dezaten galdeketa ospatu aurretik. Hemen batu du Binkek lau hitzaldi horien berri.
Usansolo Galdakaotik bereizteko eta udalerri bihurtzeko prozesua azaltzen duen memoria aurkeztu die alderdiak herritarrei. Hainbat enpresa ezberdinen laguntzarekin landutako informea dela diote, eta herritarrek laburpen bat jasoko duten arren, nahi duenak informazio guztia batzen duen 600 orrialde inguruko memoria UHko lokalean edo korreo bidez eskuratu dezakela iragarri dute.
Buzoietara heldu den txostenak aspektu tekniko, soziologiko, juridiko eta ekonomikoen ondorio nagusienak «labur-labur» erakusten dituenez, Usansolo Herriak «zalantzak argitzeko eta informazioa sakontzeko» hitzaldiak antolatu ditu. Lehenengoa eguen honetan izango da:
- Otsailak 24, eguena: Txapelenan –Ander Deuna kalea– 19:30ean.
- Otsailak 27, domeka: Oinarin Dantzari Taldearen lokalean –Iturritxu kalea– 12:00etan.
- Martxoak 3, eguena: Gorosibaiko kultur etxean –Gorosibai auzoan– 19:30ean.
- Martxoak 6, domeka: Gorosibaiko kultur etxean –Gorosibai auzoan– 12:00etan.