«Bizikletak», Manu Etxebarria

Argazkia: BINKE.

Uztailean, Frantziako Tourra dogu txirrindularitzako txapelketarik handiena eta hori dala-eta, bizikleta berbari ekingo deutsagu. Bizikleta hitz mailegua dogu euskeraz. Bi-,aurrizkia, kyclos, grekoz, latinizatuz  cyclus, gurpil edo txirringa euskeraz eta -ette atzizki diminutiboa frantsesez. Hortik dator bicyclette frantsesez eta bizikleta euskeraz. Historian zehar era askotako bizikletak ezagutu doguz. Gaur egun homologaziorantz jo dogu andrazko eta gizonezkoen artean. Baina lehenago bizikleta mota bi bereizten ziran, kuadrodunak gizonezkoenak eta kuadrobakoak andrazkoenak. Zergaitik? Ba, bitzuen janzkeragaitik. Gizonezkoak praka labur zein luzeekaz ez dogu euki arazorik kuadrodun bizikletan ibilteko, baina andrazkoak, jantzi edo falda estuak erabiltzean koadrobako bizikletan ibili behar. Bizikletan bakarrik ez, motorrak etorri ziranean, atzeko jarlekuan, andrazkoak alboz jartzen ziran jausteko arriskuak bitarteko. Geroagora, andrazkoak prakak janzten hasi ziran eta santo erremedio. Tourrera itzuliz, gizonezkoenen ostean andrazkoena dator. Gaur txirrindularitza indartsu dabil. Bizikletak be geroago eta hobeak egiten dira lehia zein paseorako. Hala bedi!

situs togel

situs toto