Isidor Zuluaga zena omendu zuen Adiskide Pilota Elkarteak Santakurtzetan

Argazkia: Adiskide Pilota Elkartea.

Uztailaren 19an zendu zen Isidor Zuluaga bitxigile historikoa, bitxiez haratago pilotazale amorratua zena. Santakurtzetan omenaldia egin zion Adiskide Pilota Elkarteak, «klubari eskainitako laguntza eta babesagatik».

Zuluaga-Eguzkilore bitxitegi katearen sortzailea, Isidor Zuluaga, uztailaren 19an hil zen, 91 urte zituela. Zuluaga Bilboko Alde Zaharreko Erronda kaleko 33. zenbakiko tailerrean hasi zen lanean, eta 1988an ireki zuen bere lehen bitxi-denda Galdakaon, Maria Eugenia Gortazar emaztearekin batera.

Baina bitxiez haratago, pilotazale amorratua zen Zuluaga. Orduak eta orduak ematen zituen Kurtzeko frontoian lagunekin batera eta horregatik, omenaldia egin zion Adiskide Pilota Elkarteak Santakurtzetan. «Barikuro egoten zen frontoian lagunekin batera, pilotaz gozatzen», nabarmendu du Gaizka Uriarte Adiskideko presidenteak.

Omenaldia Kurtzeko frontoian bertan izan zen irailaren 17an, eta hitzorduan Isidorren emaztea eta Igotz Zuluaga semea izan ziren. Senideek lore-sorta jaso zuten, eta baita klubaren eskerrak, «Isidorrek eskainitako laguntza eta babes guztiagatik».

situs togel

situs toto