Aperribaik Auzokide Eguna ospatuko du lehen aldiz, zapatuan

Argazkia: Peio Zamalloa.

Aperribaiko Jai batzordeak Auzokide Eguna antolatuko du lehen aldiz. Zapatuan, urriak 24, izango da, eta musika, jolasak eta txokolatada eskainiko dituzte.

Auzokide Eguna antolatu du Aperribaiko Jai batzordeak aurten, lehen aldiz, auzoko bizilagunek elkar ezagutzeko eta egunerokoan sortzen diren harremanak estutzeko aukera izan dezaten.

Helburua elkarbizitza eta auzoaren izaera komunitarioa indartzea da, eta Aperribaiko frontoian ospatuko dute eguna urriaren 24an.

Goizean hasita, lehiaketek, jolasek eta bestelako jarduerek girotuko dute eguna; tartean, paella lehiaketa, herri zozketa, txokolatada eta hirugihar dastaketa. Iluntzean eta gauean ere izango da zertaz gozatu, disko mugikorrarekin eta karaokearekin.

Hemen batu dugu egitarau osoa:

11:00 Paella lehiaketan izena ematea
12:00 Igel jokoa
12:30 Haurrentzako jolasak
14:30 Paellen aurkezpena
17:00 Herri zozketa
18:30 Txokolatada
20:30 Hirugihar dastaketa
22:00 Disko mugikorra, Mozoilo Irratiarekin
02:30 Karaokea

situs togel

situs toto