Gernika-Palestina herri ekimenak eta Eskuahaldunak eskultoreen elkarteak elkarlanean egin duten ‘Txori erraldoia’ eskultura Galdakaon dago ikusgai.
Galdakaora iritsi da Gernika-Palestina herri ekimenak eta Eskuahaldunak eskultoreen elkarteak elkarlanean egin duten ‘Txori erraldoia’ eskultura.
Ardanza parkean dago ikusgai, eta hilabete inguru egongo da Galdakaon.
Euskal Herriak Palestinarekin — eta, bereziki, Gazako egoerarekin — duen elkartasuna sinbolizatzen du lanak, Gernikako memoria historikoa eta bakearen aldarrikapena uztartuz.




