Peña Santa Cruzek Bizkaiko Jardunaldi Mikologikoen 58. edizioa antolatuko du Galdakaon, urriaren 29tik azaroaren 1era bitarte. Hemen batu dugu aurtengo edizioaren egitarau osoa.
Aurten ere Bizkaiko Jardunaldi Mikologikoak antolatuko ditu Peña Santa Cruzek Galdakaon. 58. edizioa izango da eta zenbait ekintza hartuko ditu, gaur aurkezpenean azaldu zuten moduan.
Peña Santa Cruzen egin dute agerraldia, eta bertan izan dira Iñigo Arriandiaga alkatea, Edurne Espilla alkateordea, Javier Bilbao eta Javier Irusta Peña Santa Cruzeko kidea, eta Alfonso Requero elkarteko mikologia arloko arduraduna.
«Peña Santa Cruz Galdakaoko eragile historiko bat da, eta oso garrantzitsua da hurrengo belaunaldiekin egiten duten lana. Jardunaldi mikologikoek begirada mobiletik altxatu eta naturarekin lotzeko aukera eskainiko dute», nabarmendu du udal ordezkariek.
Peñatik aldiz, Udalaren laguntza eskertu dute, eta honako egitaraua aurkeztu dute:
Urriak 29, eguena
19:00 Sukaldaritza erakustaldia, Torrezabalen: Josemi Olazabalaga, Estibaliz eta Jose Luis Redondo
Urriak 31, zapatua
08:30 Mendira txangoa Galdakaoko ikasleekin
Azaroak 1, domeka
10:00 Argazki erakusketa, Gandasegiko arkupeetan
10:00 Perretxiko erakusketa, Kurtzeko plazan
11:00 Lehiaketa gastronomikoa Gandasegin*
* Izen-ematea doakoa da eta lehiaketa egunera arte egin daiteke Peña Santa Cruzen egoitzan edo honako telefono zenbakietara deituz: 637551588 edo 656756131. Sari banaketa domekan bertan izango da, 13:30ean.




