ARGAZKIAK | Folklore Bizian 2022 Galdakaon
TESTUA: Jon Gomez Garai
ARGAZKIAK: Santiago Amillano, Marta Hervias, Koldo Oyarzabal eta Unai Morán (@clicketaclick)
Martitzen eta eguaztenean eman zioten hasiera Argentinako, Sri Lankako, Georgiako eta Ginea-Bissauko dantza taldeek Folklore Bizian jaialdiaren edizio berriari. Bertan izan ziren Click&Click elkarteko argazkilariak, eta 37 argazki koloretsu hauek atera zituzten Binkerentzat. Gaur Folklore Bizian Usansolon izango da, Unkina kiroldegian.
Galdakaon hasi du bere edizio berria 2022ko Folklore Bizian nazioarteko dantza jaialdiak. Uztailaren 19an eta 20an Kurtzeko plaza lepo bete zuten Argentinatik, Georgiatik, Ginea-Bissautik eta Sri Lankatik etorritako taldeek. Gainera, aurtengo nobedade legez, jatekoak eta edatekoak ere izan ziren plazan bertan, guztia Andra Mari Dantza Taldeak Galdakaoko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesean antolatuta.
Bertan izan ziren Click&Click elkarteko lau argazkilari, eta argitalpen honetan batu ditugu Binkerentzat atera zituzten argazki ederrak.
Gaur, eguena hilak 21, Folklore Bizian Usansolon izango da gozagai, Oinarin dantza taldearen parte hartzearekin 20:00etan Unkina kiroldegian. Gainontzeko informazioa, herrialdeen eta jaialdiak bisitatuko dituen herrien egitarauekin, Binkek erreportaje batean batu zituen. Egin klik hemen irakurtzeko.