Jon Bienzobas preso galdakoztarra guztiz aske gelditu da

Argazkia: EFE.

Etxeratek jakinarazi duenez, Jon Bienzobas preso galdakoztarra guztiz aske gelditu da. Guztira, 27 urteko kartzelaldia bete du.

Jon Bienzobas Arretxe Galdakaoko presoa guztiz aske gelditu da, Etxerat euskal presoen senideen elkarteak jakinarazi duenez.

Frantzian atxilotu zuten 1999ko irailean, Francisco Segurola Mayozekin y Mari Luz Perurena Pascualekin batera.

Bienzobas kartzela ugaritan egon da, eta guztira 27 urteko kartzelaldia bete du. Pasa den urtarrilean Frantzian betetako zigorra aintzat hartu zioten, eta apiriletik hirugarren graduan bete du bere zigorra.

Ezarritako zigorren artean, 30 urteko kartzela-zigorra dago, 1996an Francisco Tomás y Valiente Espainiako Auzitegi Konstituzionaleko presidente ohia hiltzeagatik.

Halaber, beste 30 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten Rafael San Sebastián Flechoso –Iberdueroko idazkari nagusia zen Federico San Sebastián Flechosoren anaia— 1990ean Getxon hiltzeagatik.

situs togel

situs toto