«Alkarteak, nortasun bila», June Oleaga
June Oleaga Ereño
BINKE / 2019ko ekaina
Alkarteak, nortasun bila
Gure gizartea, gizarte bizia dalako sortzen dira alkarteak. Eta alkarte horreik fase desbardinetatik pasatzen dira. Hauen gorakada handia egon zan 80-90ko hamarkadetan. Baina gaur, boluntarioen krisialdi batean gagoz, gizartean norbanakoen interesak nagusi diralako, agian.
Holakoetan, zer gertatu leike? Galdakaon kokatuta, bi dinamika nagusitzen dira. Alde batetik, arlo politiko-instituzionaletik, esku sartze handia. Argi dago herritarren indarra lausotu egiten danean, arlo politikotik sortzen diran helburu zein dinamika interesatuak areagotzen dirala, kale eta instituzioen arteko tentsio naturalean. Aukera barriak ikusten dabez gizartearen dinamikak baldintzatzeko, botere erlazioa aldatzeko.
Eta alkarteen arteko dinamiketan gagozanok, argi ikusten dogu interbentzionismoa Galdakaon be. Hortxe, Jai Batzordearen egoeraren inboluzioa azpimarratu geinke, adibidez. Bestetik, alkarteen inguruan, alkartzearen beharra ikusten da. Boluntarioen krisialdi honetan, hainbat gauza egin geinkez alkarregaz interes horien alde: euskara, euskal kultura, jai herrikoiak, herri kirola… horien alde batu gaitekez. Eta Mozoilo Eguna dogu adibide bat: alkarteak batu eta danon artean jai herrikoi bat sortu dogulako. Aurrera!