
Alaia Martin eta puntako beste bost bertsolari arituko dira Galdakaon
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: EITB
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala ospatu zen pasa den zapatuan Donostian eta Alaia Martinek jantzi zuen txapela. Domekan Torrezabalen saioa eskainiko du bertsolariak Nerea Ibarzabal, Beñat Gaztelumendi, Jone Uria, Sustrai Colina eta Amets Arzallusekin batera.
Hamaika ekintza antolatu dituzte Gabonetarako Galdakaoko Udalak eta herriko eragileek. Besteak beste, Txomin Bustinza zenaren maketen erakusketa eta musika eta dantza saioak eskaniko dituzte egun hauetan zehar, BINKEk jaso zuen moduan.
Halaber, Gabonetako bertso jaialdia antolatuko dute aurten ere Galdakaon eta domekan izango da, Torrezabal Kultur Etxean 19:30ean. Bertan, Alaia Martinek parte hartuko du, pasa den domekan Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa irabazi zuenak.
Harekin batera Nerea Ibarzabal, Beñat Gaztelumendi, Jone Uria, Sustrai Colina eta Amets Arzallus bertsolariak arituko dira Torrezabalen eta gai-jartzailea Arkaitz Estiballes bertsolari galdakoztarra izango da.
Saiorako sarrerak eskuragai daude ohiko webgunean 4 eta 6 euro arteko prezioan.