Bengoetxeko ikasleak Madariaga dorretxera bisitan
TESTUA ETA ARGAZKIAK: Bengoetxe BHI
Apirilaren 18an DBHko bigarren mailako ikasleek Busturian kokatuta dagoen Madariaga dorretxea bisitatu zuten.
Irtenaldia Agenda30 proiektuaren barruan kokatuta dago eta bi zati nagusi izan zituen.
Alde batetik, ikasleek Urdaibaiko paduran zehar paseo bat emateko aukera izan zuten, bertako landaredia eta fauna ezagutuz. Espezie inbaditzaileen berri eta hauek ekosisteman sortzen duten kalteen berri ere eman zitzaien. Urdaibaiko begiratokian geldialditxo bat egin zuten eta prismatikoekin arrano arrantzalea ikusteko saiakera egin.
Bestalde, dorretxean biodibertsitatearen inguruko hainbat kontzeptu era praktikoan ezagutzeko aukera izan zuten. Gizakiak ingurunean dugun eraginaz gogoeta egin eta biodibertsitateak gizakioi ematen dizkigun onurak eta espezien desagertzearekin galtzen duguna barneratu zuten.