Bengoetxeko ikasleei iritsi zaie uretako ekintzak egiteko garaia

2023-06-12
TESTUA ETA ARGAZKIAK: Bengoetxe BHI Eguraldi onarekin batera iritsi da uretako ekintzez gozatzeko garaia. Maiatzaren amaieran eta ekainaren hasieran Bengoetxeko ikasleek Gorputz Hezkuntza arlotik antolatutako irteenaldietan parte hartzeko aukera izan zuten. DBH2ko ikasleak Urdaibain kanoan ibiltzera joan ziren eta DBH3koak Sopelan surf egitera. Trenez hurbildu ziren ikasleak Mundaka aldera. Bertan, arropa aldatu, beharrezko materiala prestatu, kanoan ibiltzeko teknikaren inguruko ohar orokor batzuk jaso eta uretara atera ziren. Egindako ibilbidean hainbat txoko uretatik ikusteko aukera izan zuten: Laidako hondartza ingurua, Sukarrietako San Antonio hondartza, Muruetako ontziola, Urdaibaiko fauna eta flora… San Antonio hondartzan atseden hartu eta bainu bat hartzeko tartea izan

FP Andra Mariko ikasleak Bruselasen egon dira

2023-06-08
TESTUA ETA ARGAZKIAK: FP Andra Mari Aurreko astean, FP Andra Mari-ko 11 ikasle eta 3 irakasle Bruselas-era joan ziren. Bertan 4 egun egon ziren, eta besteak beste Europar Parlamentua eta Mechelen Ikastetxe Teknikoa bisitatu zuten. Europako Funtsen laguntzaz egin dute bidaia eta hurrengo urtean esperientzia errepikatzeko asmoarekin bueltatu dira, egindako kontaktuak baliatuz. Bidai honen helburuetako bat izan da auto elektrikoari lotutako Greenpower proiektua sakontzea Mechelen Ikastetxe Teknikoaren laguntzaz. Bertan, ikastetxeko instalazioak ikusi zituzten eta hainbat ideia ekarri dute FP Andra Mari-ko auto elektrikoan moldaketak egiteko.

situs togel

situs toto