Gau Beltza ospatzeko kanpaina berezia antolatu du Gu Dendari Elkarteak astebururako

Argazkia: EITB.

Gu Dendari Elkarte galdakoztarrak Gau Beltzarekin bat egingo du asteburuan, kanpaina bereziarekin. Sariak, pinak eta gozokiak banatuko ditu herriko dendetan erosketak egiten dituzten pertsonen artean.

Herritarrak Galdakaoko saltokietara hurbiltzeko helburuz, Gau Beltza ospatzeko kanpaina berezia antolatuko du Gu Dendari Elkarteak.

Kanpainarekin bat egiten duten dendetan erosketak egiten dituzten pertsonek sariak irabazteko zozketan parte hartuko dute: erosketa bakoitzeko tiketa jasoko dute jokoan Andra Mari jatetxean bi lagunentzako bazkaria eta 50 euroko bi opari txartel daudela.

Gainera, txikienek ere zer bildu eta zer gozatu izango dute, dendek 6.000 pin banatuko baitituzte. Horiek sei diseinu desberdin izango dituzte, haurrek bilduma osatu ahal izan dezaten. Halaber, merkatariek gozokiak ere emango dizkiete saltokietara hurbiltzen diren haurrei.

Galdakaoko Udalak eta Gu Dendari elkarteak tokiko merkataritzak halako ekimenak antolatzearen garrantzia azpimarratu dute, «herria bizitzaz betetzen baitute eta baita herriko komunitate sarea sendotzen lagundu ere». 
 



situs togel

situs toto