
Aperribai Bidearen zati bat itxita egongo da gaur goizean
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Google Maps
Gaur, otsailak 28, Aperribai Bidearen eta Iru-Bide auzoko sarreraren arteko bidegurutzetik Aperribai Bidearen eta Bengoetxeko igoeraren arteko bidegurutzeraino doan tartea itxita egongo da 09:00etatik 13:00etara. Bide horretan dauden Galdabusaren geltoki horiek N-634 errepidera aldatuko dira.
Gaur, otsailak 28, lau orduz moztuko da zirkulazioa Aperribai Bidearen eta Iru-Bide auzoko sarreraren arteko bidegurutzetik Aperribai Bidearen eta Bengoetxeko igoeraren –Coca-Cola dagoen errotondatik abiatuta– arteko bidegurutzeraino doan tartean. Zehazki, ibilgailuak ezin izango dira eremu horretatik pasatu 09:00etatik 13:00etara.
Tarte horretatik Galdabusaren igarotzen da eta bere ibilbideak egokitu beharko dira bi noranzkoetan. Aldaketa honek ez dio zerbitzuaren ordutegiari eragingo, izan ere, lau orduetan zehar, Aperribai Bidearen alde horretatik igarotzen den ibilbidearen zatia N-634 errepidera eramango da.
Horrela, Bizkaibusen Olabarrieta-Poblado Firestone geltokiak, bere bi noranzkoetan, Aperribai igogailuaren eta Olabarrietaren geltokiak ordezkatuko ditu.
Errepidea moztera behartuko duen aktuazioa Metroaren esku-hartzeekin lotuta dago. Kasu honetan, Udalak azaldu duenez, transformazio zentro bat instalatu behar da, eta, horretarako, makinak sartu behar dira eremu horretara.