
Aperribai Bidearen zati bat itxita egongo da hiru astez, Metroaren obren ondorioz
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Galdakaoko Udala
Astelehenetik, martxoak 17, apirilaren 4ra arte, Aperribai Bidearen zati bat itxita egongo da Metroaren obren ondorioz. Zehazki, Aperribai Bidearen eta Iru-Bide auzoko sarreraren arteko bidegurutzetik Aperribai Bidearen eta Bengoetxeko igoeraren arteko bidegurutzeraino doan tartean zirkulazioa moztuta egongo da.
Aperribai Bidearen zati bat itxita egongo da hiru astez metroaren geralekua eraikitzeko lanen ondorioz. Zehazki, martxoaren 17tik apirilaren 4ra arte, Aperribai Bidearen eta Iru-Bide auzoko sarreraren arteko bidegurutzetik Aperribai Bidearen eta Bengoetxeko igoeraren (Coca-Cola dagoen errotondatik abiatuta) arteko bidegurutzeraino doan tartean zirkulazioa moztuta egongo da.
Tarte horretatik Galdabusaren 1 linea igarotzen da eta, oraingo honetan, mozketak ez du eraginik izango haren ohiko ibilbidean. Hori izango da zirkulazioa eteteko salbuespena, gainerako ibilgailuei eragingo baitie.
Hiru aste horietan errepidea moztera behartuko duen aktuazioa metroaren esku hartzeekin lotuta dago, zehazki,