ARGAZKIAK | Euskadiko Boleibol Superkopa hartu zuen Galdakaok
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIAK: Peio Zamalloa
Kirolari eta zaleek hitzordu berezia bizitzeko aukera izan zuten atzo Urreta kiroldegian. Galdakao Boleibol Taldeak antolatuta, zortzi taldek Euskadiko Boleibol Superkopa lehiatu zuten eta han izan zen Binke irudi hauek batzeko. Baina, nortzuk izan ziren txapeldun?
Boleibolak hitzordu berezia bizi izan zuen zapatuan Galdakaon. Aurten 50 urte betetzen dituen Galdakao Boleibol Taldeak antolatuta, gizonezkoen eta emakumezkoen Euskadiko Boleibol Superkopa lehiatu zen Urreta kiroldegian.
Guztira, zortzi taldek parte hartu zuten ‘final four’ formatua izan zuen txapelketan, emakumezkoen lau eta gizonezkoen beste hainbeste arituta. Nesken artean Sestao taldea izan zen irabazle eta mutilen artean berriz, etxekoak, Galdakao Boleibol Taldea.
Lehiaketaren ostean, Galdakao Boleibol Taldeko, Euskadiko Boleibol Federazioko eta Galdakaoko Udaleko ordezkariek sariak banatu zituzten.
Goizean eta arratsaldean zehar, jendez lepo egon zen Urreta kiroldegia. Han izan zen Binke, eta hemen batu ditugu arratsaldeak utzitako zenbait argazki: nesketan Sestao eta Getxo arteko finalean —Sestao txapeldun—, mutiletan Galdakao eta Jatorkideren artekoan —Galdakao txapeldun— zein bietako sari banaketan.