Trail Moliers 3010 mendi lasterketaren bederatzigarren edizioa lehiatu zen pasa den zapatuan, eta Itsasne Urkiaga galdakoztarrak Mont Pius Skyrace proban parte hartu zuen. Korrikalaria txapeldunorde izan zen emakumeen artean, Belén Barésen atzetik.
Ehunka kirolari batu zituen pasa den zapatuan Trail Moliers 3010 mendi lasterketaren bederatzigarren edizioak, eta besteak beste, Mont Pius Skyrace proba lehiatu zen.
Bertan parte hartu zuen Itsasne Urkiaga galdakoztarrak, eta txapeldunorde izan zen emakumeen artean, Belén Barésen atzetik. Txapeldunak 3:08:40ko denbora egin zuen, eta Urkiagak 5:20 gehiago.
Mont Pius Skyrace proba 09:00etan hasi zen Vielhan, eta parte-hartzaileek 23 kilometro eta 1.800 metroko desnibel positiboa egin behar izan zituzten, Montcorbison, Letassi eta Montpius gailurren artean.




