Jon Gomez Garai

Amesten dozun bitxia sortuko dau Zuluagak, zuretzako | Publierreportajea

2021-10-21
PublierreportajeaZuluaga BarrizBINKE / 2021eko urria Amesten dozun bitxia sortuko dau Zuluagak, zuretzako Etxean daukazun urrezko erloju, lepoko edo belarritako zaharragaz zure ametsetako bitxia sortuko dau Zuluagak. Pandemiak etxetik daukaguzan bitxi zaharrakaz topo egitera eroan gintuan eta Zuluaga bitxitegiak bigarren erabilera bat aurkitu eutson erabiliko ez dozun baina bota be egin gura ez dozun bitxi horri: berrerabili. Hori gutxi ez eta, gainera, berrerabili gura ez dozun bitxiaren urreagaz hutsetik bitxi barriak sortzen hasi dira Zuluagatarrak, urrunera joan barik, Galdakon bertan. Bi kontzeptu barri horrein inguruan berba egin genduan Binkeren otsaileko eta apirileko zenbakietan. Erreportaje honetan barriz, bigarren puntu hori sakondu gura

Gaizka Chamizo galdakoztarrak «Maixabel» filman hartu du parte

2021-10-13
ZinemaBINKE / 2021eko urria Gaizka Chamizo galdakoztarrak «Maixabel» filman hartu du parte TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIAK: David Herranz Arrakastatsua izaten ari da ETAren biktima Maixabel Lasa protagonista duen film berria. Galdakaon, esaterako, pasa den asteburuan eskainitako sei emanaldietan 481 sarrera saldu dira —«oso emaitza ona zubia izateko», zinemako arduradunaren iritziz—. Bada, bertan aritu da etakide paperean Gaizka Chamizo aktore galdakoztarra. Berarekin hitz egin du Binkek, eta orain zertan dabilen jakiteaz gain, pelikularen inguruko esperientzia eta iritzia ezagutu ditugu. Juan Mari Jauregi Legorretatik Deustuko Unibertsitatera Soziologia ikasketak egitera joan zen, eta, Basauriko espetxean espetxeratuta bitan egon eta gero, ETA alde batera uztea eta PCEko militante izatea erabaki zuen 1973. urtean. Hortik, PSEra igaro

«Jendarte larrialdia», Ainara Artetxe

2021-10-10
IritziaAinara Artetxe AzkuetaBINKE / 2021eko urria Jendarte larrialdia Gure ikasleei, maiz, besteen azalean jartzeko eskatzen deutsiegu. Sarritan «enpatia landu» behar dabela aldarrikatzen dogu. Askotan bizikidetza on bat izan behar dabela. Gehiegitan arauak bete behar dabezala… Baina, jendarte bezala, gutxiegitan lantzen dogu koherentzia. Gaur, albistegiaren lehen lerroan, berreskuratu barri dogun «askatasuna» irakurri dot, osasun larrialditik eratorritako neurri murriztaile gehienak bertan behera geratu dirala eta ospatzeko eguna omen dala. Barruak janda entzun dodaz albisteak, erraiak erreta. Egunero Gorputz Hezkuntzako irakasle legez, jendarte honen kontradikzioak eta kontraindikazioak bizi dodaz. Zelan azaldu nire ikasleei, eskola kirolean musukorik ez dabela eroan behar, baina ikastetxean talde

Oroimenaren Bulegoa irekiko du Aranzadik Galdakaon, urriko lau eguaztenetan

2021-10-04
TESTUA: Beñat Armentia ArriandiagaARGAZKIA: Jon Gomez Garai Herritarrek sufritutako «mota eta alde guztietako Giza Eskubideen urraketen testigantzak» jasoko dira datozen lau eguaztenetan Galdakaon, Aranzadiren bitartez. Horretarako, 1936tik edozein biolentzia mota sufritu dutenak animatu gura dituzte Oroimenaren Bulegora jo dezaten. Horren harira, hitzaldi bi ere eskainiko dira urriaren 7an eta 14an. Joan den ekainean aurkeztu zuen Galdakoko Udalak, egun udaletxean ordezkatuta dauden alderdi guztien adostasunarekin batera proiektuaren lehen zirriborroa. Aranzadi Zientzia Elkartearekin batera eginiko elkarlana izango da hau, helburu argi batekin: «Memoria osoa berreskuratu eta gure herrikideek sufritutako errealitate guztiei izen-abizenak jartzea». Hala azaldu zuen Iñigo Hernando Arriandiaga alkateak ekainean. Gaur

Udal Gobernuaren aurka bozkatu dute Auzoak taldeko bi zinegotzik

2021-10-01
PolitikaBINKE / 2021eko iraila Udal Gobernuaren proposamen baten aurka bozkatu dute Auzoak taldeko bi zinegotzik TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIA: Gotzon Almaraz Historikoa izan zen atzo Udalaren Ohiko Osoko Bilkurak eman zuena: gobernu taldearen parte den Auzoak plataformako bi kidek Asier Egiraun zinegotzia liberatzearen aurka bozkatu zuten, eta ondorioz proposamenak ez zuen aurrera egin. Covid-19 gaitza hedatu zenetik, Galdakaoko Udalaren Ohiko Osoko Bilkurak modu telematikoan egiten hasi ziren. Baina irailekoa izan da aurrez-aurreko bilkuren lehena. Modu berezian egin zuten atzo —eguena, hilak 30— aipatutako lehenengo bilkura presentziala, areto osoa hartu baitzuten zinegotziek, distantziak errespetatzeko herritarrak esertzen diren aulkiak ere beteta. Pandemia

Jon Crespo preso galdakoztarra Basaurira hirugarren graduan gerturatuko dute

2021-09-30
Euskal gatazkaBINKE / 2021eko iraila Jon Crespo preso galdakoztarra Basaurira hirugarren graduan gerturatuko dute TESTUA: ErredakzioaARGAZKIA: Etxeraten karteletik hartua Jon Crespo Ortega preso galdakoztarra Kantabriako El Dueso espetxetik Basauriko espetxera gerturatuko dute datozen egunotan. Espainiako Espetxe Erakundeak atzo, eguaztena, iragarri zuen ETArekin lotutako bederatzi preso gerturatu egingo dituztela. Presoetako biri, gainera, hirugarren gradua emango diote; euretariko bat da Jon Crespo Ortega preso galdakoztarra. Crespo mehatxu, desordena publiko eta kolaborazio armatuagatik izan zen kondenatua. 2002az geroztik, 25 urteko espetxe-zigorra betetzen ari da, eta aurtengo abuztuan bete zituen zigorraren hiru laurdenak. Hirugarren gradua erreserbatuta dago erdi-askatasunezko erregimena eramateko gaitasuna duten presoentzat, edo

Hamasei ikuskizun hartuko ditu Torrezabalek abendura bitarte

2021-09-28
KulturaBINKE / 2021eko iraila Hamasei ikuskizun hartuko ditu Torrezabalek abendura bitarte TESTUA: Jon Gomez Garai Torrezabal Kultur Etxeko areto nagusiaren egitaraua aurkeztu du Galdakaoko Udalaren Kultura arloak, irailaren 26tik abenduaren 18ra bitartekoa. Guztira 16 ikuskizun dira, eta horietatik sei euskara hutsean eskainiko dira. Behin Kultur Plaza irailaren 26arekin amaituta, egun berean ekin zion Torrezabal Kultur Etxeak bere udazken eta negu hasierako programazioari, antzerkia eta musika uztartu zituen Yllana taldearen «Maestrissimo» ikuskizunarekin. Dagoeneko eskaini den lehenengo ikuskizun horrekin, guztira 16 ikuskizun hartuko ditu Torrezabal Kultur Etxeko areto nagusiak abenduaren 18ra bitarte. Hamasei lan horietatik sei euskara hutsezkoak izango dira, «Maitasunaren itxiera»

Eider Eibar ilustratzaileak 11. aldiz irabazi du Juul Kanpaina saria

2021-09-28
Sari-banaketaBINKE / 2021eko iraila Eider Eibar ilustratzaileak 11. aldiz irabazi du Juul Kanpaina saria TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIA: Nafarroako Ikastolen Elkartea Galdakaoko bizilagun izaten urteak daramatzan Eider Eibar ilustratzaileak Juul Kanpainaren saria jaso du ilustratzaileen kategorian, hamaikagarren aldiz. Sari-banaketa Lizarran antolatu zen irailaren 22an. Irakurketaren zaletasuna bultzatzeko Euskal Herriko ikastoletan antolatzen diren jardueren programa da Juul Kanpaina. Urteroko programaren ezaugarri nagusiena eta kanpainaren amaierakoa hauteskundeak dira: ikasleek bozkatzen baitute euskaraz idatzita dagoen euren libururik gustukoena. Ikasleak dira epaile. Baina gainera, idazleak ez ezik, liburuen ilustrazioak ere aukeratu ditzakete ikasleek. Eta atal honetan, Galdakaoko bizilagun izaten urteak daramatzan Eider Eibar ilustratzaileak

Sei iritzi «ez-jaietako» alderik ilunenaz

2021-09-24
Tabernak itxi osteko liskarrakBINKE / 2021eko iraila Sei iritzi «ez-jaietako» alderik ilunenaz TESTUA: Beñat Armentia ArriandiagaARGAZKIA: Aitzol Zamalloa Aurten jai-giroa izan da nagusi Santakurtzei legozkien asteburuetan. Tabernak itxi eta Gipuzkoa kalean zegoen jende pilaketa ekidin nahian, bertan bilduta zeuden gazteen aurka kargatu zuen Ertzaintzak, eta mota guztietako iritziak batu ditugu hemen. Ohikoak bihurtu dira udan zehar albistegien lerro-buruetan gaueko ordu txikietan gazte jendeak jai-giroa tarteko egindako pilaketak, eta honen erantzun gisara ondotik etorri diren poliziaren kargak. Galdakao ez da salbuespena izan. Irailaren 10eko gauean, tabernetako ateak ixtekoak zirenean, Gipuzkoa kalean bildu zen jende pilaketa sakabanatzeko asmoz, lehenik Udaltzaingoak abisua eman

Mikel Fernández: «BOS-ek inoiz izan duen zuzendari gonbidatu gazteena izan naiz»

2021-09-24
Mikel Fernández, orkestra-zuzendariaBINKE / 2021eko iraila «Zuzendari gazte bat orkestra baten aurrean jartzea beti izango da suzko froga bat» Mikel Fernández Rodríguez1996, Galdakao Galdakaoko Musika Eskolatik Bilboko Kontserbatoriora eta bertatik Oviedora egin zuen jauzi galdakoztarrak, orkestra-zuzendaritza ikasteko. Gaur egun Rotterdameko Codarts University of the Arts-en dabil bi urteko masterra amaitzen, Herbeheretan. Gainera, 2017an Portugalgo akademia internazional bateko Espezializazio Graduan ikasteko aukeratu zuten. Bien bitartean, hara-hona dabil zuzendaria, irailean BOS-ekin zuzendari-gonbidatu ere arituta. TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIAK: Azalekoa Alice Lucchinelli / Barrukoak Aivideo.es Gure bizitzaren erritmo eta doinuak gidatzen nahikoa lan badugu, besteen erritmo eta doinuak —berbaren zentzurik literalenean— zuzentzeak ez
1 69 70 71 72 73 122

situs togel

situs toto