Sari-banaketa
BINKE / 2021eko iraila

Eider Eibar ilustratzaileak 11. aldiz irabazi du Juul Kanpaina saria

TESTUA: Jon Gomez Garai
ARGAZKIA: Nafarroako Ikastolen Elkartea

Galdakaoko bizilagun izaten urteak daramatzan Eider Eibar ilustratzaileak Juul Kanpainaren saria jaso du ilustratzaileen kategorian, hamaikagarren aldiz. Sari-banaketa Lizarran antolatu zen irailaren 22an.

Irakurketaren zaletasuna bultzatzeko Euskal Herriko ikastoletan antolatzen diren jardueren programa da Juul Kanpaina. Urteroko programaren ezaugarri nagusiena eta kanpainaren amaierakoa hauteskundeak dira: ikasleek bozkatzen baitute euskaraz idatzita dagoen euren libururik gustukoena. Ikasleak dira epaile.

Baina gainera, idazleak ez ezik, liburuen ilustrazioak ere aukeratu ditzakete ikasleek. Eta atal honetan, Galdakaoko bizilagun izaten urteak daramatzan Eider Eibar ilustratzaileak irabazi du, hamaikagarren aldiz, Juul Kanpainako ilustratzaileen ataleko sarietako bat. Eta hamaikagarren aldiz, ez hamaika «asko» esateko, baizik eta 11 zenbakiz adierazteko.

Hiru urtetik 16 urtera bitarteko bost kategoria desberdinetan egiten dira hauteskundeak Euskal Herriko ikastola guztietan. Aurtengo bozka eguna apirilaren 21ean izan zen eta sari-banaketa Lizarrako Julian Romano Musika Eskolan antolatu zen irailaren 22an.

Bertan izan zen Eibar ere, eta saria eman zion ikasle gaztetxo batek egindako galderari erantzunez, marrazteari inoiz utziko ez dionaren esperantza du ilustratzaileak.

Eider Eibar bera izan zen, besteak beste, 2016ko urtarrilaren 20an Binkeren aurkezpen-ekitaldian zuzenean marrazten aritu zen kidea —ikus bideoa— eta «Binketxorekin jolasean» atalarekin hasi zena.