Jon Gomez Garai

Laburmetrai festibala aurten bai ospatuko da Galdakaon, irailaren 13an

2021-08-16
LehiaketaBINKE / 2021eko abuztua Laburmetrai Festibala aurten bai ospatuko da Galdakaon, irailaren 13an TESTUA: Jon Gomez Garai Pandemiak eragindako hutsunearen ostean, bueltan da Galdakaoko Laburmetrai Festibala. Ohiko Santakurtzen ordezko Kultur Plazaren baitan antolatuko da sari banaketa irailaren 13an. Hemen batu ditugu sariak eta lehiaketara aurkezteko bete behar diren oinarri zein irizpideak. Pandemiak eragindako gorabeheren artean Galdakaoko Laburmetrai Festibala antolatu ez izana egon zen, besteak beste. Aurten ordea, ohiko Santakurtzen ordez Kultur Plaza antolatuko bada ere, ikus-entzunezkoen txapelketa antolatzeko erabakia hartu dute antolakuntzan «modu autonomo eta independentean» dabiltzan herriko hainbat elkarte, kolektibo eta norbanakok. Irailaren 13an, astelehena, 21:00etan izango da —tokia,

Konfiantzazko karguetan Galdakaoko Udalak duen «errekorra» kritikatu du EAJ-k

2021-08-03
PolitikaBINKE / 2021eko abuztua Konfiantzazko karguetan Galdakaoko Udalak duen «errekorra» kritikatu du EAJ-k TESTUA ETA ARGAZKIA: Jon Gomez Garai Galdakaoko EAJ-k kritikatu egin du, «hitzemandakotik urrun», Udalak gastu politikoetan eta konfiantzazko karguetan egin gura duen aldaketa. Binkek alkatetzarekin ere hitz egin du, gai honen aurrean esateko duena jakiteko. Legegintzaldi hasieran «gastu politiko eta konfiantzazko karguetan 300.000€ aurreztuko ebela esan baeben be, Udal Gobernu hau beste zinegotzi bat liberatu guran» dabilela kritikatu du Galdakaoko Euzko Alderdi Jeltzaleak, «urtero 20.000€ko gastu igoera ekarriko leukena gastu politikoetan». Modu honetan, gainera, konfiantzazko karguetan «errekorra» hautsiko lukeela salatu du oposizioko alderdi nagusiak: «EAJ-k PSE-gaz osatutako

Gaur ireki da Erlojupekoa filmaren castingetan izena emateko epea

2021-07-30
Ikus-entzunezkoaBINKE / 2021eko uztaila Gaur ireki da Erlojupekoa filmaren castingetan izena emateko epea TESTUA ETA ARGAZKIA: Jon Gomez Garai Galdakoztarrak protagonista izango dituen Erlojupekoa film laburrean parte hartzeko izen-ematea gaur ireki da. Casting bi egingo dira: aktore eta figuranteak aurkitzeko lehena, eta filmaren grabaketan laguntzaileak bilatzekoa bigarrena. Galdakaoko Udalak Udalbiltzarekin parte hartzen duen lehen egitasmoan —horren berri eman zuen Binkek albiste honetan—, Erlojupekoa film laburra herritarrekin osatu gura dute Bira ekoizpen etxekoek —argazkian, Leire Egaña zuzendaria eta Eñaut Tolosa gidoilaria—. Horrela, gidoia hainbat herritarrekin osatu zuten eta orain ikus-entzunezko honetan parte hartuko duten aktore eta figuranteen bila hasiko dira ekoizleak.

«Ez sakabanatu eskolan haur euskalhiztunak!», guraso talde bat

2021-07-24
IritziaIzaskun Rekalde, Gilen Mejuto eta Mitxel Elortza, «Arnas dezagun» guraso euskaldun taldeko kideakBINKE / 2021eko uztaila Ez sakabanatu eskolan haur euskalhiztunak! Hau sinatzen dugunok euskaraz bizitzeko hautua egin dugun hainbat guraso gara. Dozenaka kilometrok banatzen gaituzten arren, gauza batek batzen gaitu: geure seme-alabek ere euskaraz bizitzeko aukera izan dezaten nahi dugu. Tamalez, helburu hori lortzeko zailtasun asko aurkitzen ditugu gure herrietan. Izan ere, eremu erdaldunduetan bizi diren 2 eta 14 urte bitarteko haur euskalhiztunek ez dute erraz izaten euskaraz egitea parkean, kalean edota eskolan. Eskolan, hain justu, lehentasunezkoa izan beharko litzateke arnasguneak sortzea eremu erdaldunetako haurrentzat. Horren ordez, baina, ikastetxeetan

Torrezabalen 3,7 saio gehiago programatzen da hilero, bataz beste

2021-07-16
KulturaBINKE / 2021eko uztaila Torrezabalen 3,7 saio gehiago programatzen da hilero, bataz beste TESTUA ETA ARGAZKIA: Jon Gomez Garai Uztaileko kultur eskaintza aurkeztu dute gaur Torrezabal Kultur Etxean Olaia Parra Kultura zinegotziak eta Katrin Schlegel Udaleko kultur-programatzaileak. Baina horren aurretik, orain arteko eskaintzaren balorazioa egin gura izan dute. Orain arteko Udalaren kultur eskaintzaren bataz bestekoa 2,5 saiokoa izan bada hilero, Torrezabal Kultur Etxeko areto nagusian, gaur egun —bataz beste— 6,2 saiokoa dela adierazi du Olaia Parra Kultura zinegotziak, Katrin Schlegel Udaleko kultur-programatzailearekin eskaini duen prentsaurrekoan. Parrak eta Schlegelek Torrezabalen bertan eskaini duten prentsaurrekoa udako kultur eskaintzaren berri emateko izan bada

Aitziber Bilbao: «Ia 600 kriminologo gagoz Euskadin erakunde publikoetan ezin lanik egin»

2021-07-16
Aitziber Bilbao, kriminologoa eta EHPIKE-ko presidenteaBINKE / 2021eko uztaila «Espetxeen eskumena guk izatea justizia humanistago bat sortzeko bidea da» Aitziber Bilbao Etxebarria1965, Galdakao EHUren Kriminologia ikasketetako lehenengo promozioko ikasketak eginda ditu Bilbaok Donostian, eta Gazte-zigor justizian eta Justizia Berriztatzailean ikasketak Ginebrako Unibertsitatean. Euskal Herriko Profesional eta Ikasle Kriminologoen Elkarteko presidentea da gaur egun, baita Zubilan Elkarteko sortzaile eta presidentea ere. Azken hau gatazkak konpontzeko metodo alternatiboak ikertzen, zabaltzen eta praktikatzen dituen elkartea da. TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIAK: Aitzol Zamalloa Galdakaoko Lapurdi aparkalekuaren ondoko etxebizitza berrietan geratu gara Euskal Herriko Profesional eta Ikasle Kriminologoen Elkarteko presidentearekin, hain justu aipatutako aparkalekuaren eta

Trans Lege berriaz, hiru galdakoztarrekin

2021-07-16
TransexualitateaBINKE / 2021eko uztaila Trans Lege berriaz, hiru galdakoztarrekin TESTUA: Iñigo Larrea LabarrietaARGAZKIAK: Protagonistek bidalitakoak Harrotasunaren Nazioarteko Egunaren bueltan sortu zuen Espainiako Gobernuak Trans Lege berria. Lege honekin herritarrek ez dute beren burua gaixotzat jo beharko Nortasun Agirian islatzen den legezko sexua aldatzeko. LGTBIQ+ komunitatean aldeko iritziak azaleratu badira ere, baditu lege honek hobetu beharrekoak ere. Eta horren inguruan aritzeko, zer hoberik trans kolektiboko hiru galdakoztarrekin eta beraien familiekin berba egitea baino. Espainiako Gobernuaren Berdintasun ministroa den Irene Monterok, eta LGTBIQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Egunaren oroipenez, trans lege berria ezagutarazi zuen ekainaren 28an. Lege hau trans pertsonen «berdintasun erreala, eraginkorra eta

Ganyakotarrak: «Ematen du batzuk Someran bizi zaretela»

2021-07-16
Ganyakotarrak kuadrila @ganyakotarrakBINKE / 2021eko uztaila «Ematen du batzuk Someran bizi zaretela» GALDERAK: Zerdiñozu kuadrila @zerdinozu Kuadrila bezala nola deskribatuko zenukete zuen burua? Ezagutzen gaituenak badaki 26 pertsona erabat desberdin garela eta talde batzuetan banatuta gaudela, baina juergan irteterakoan, desagertutakoak izan ezik, oso lotuta gaude eta ez dirudien arren, ezin gara bata bestea gabe bizi. Zein da Someratik gehien gustuko duzuen taberna? Argi dago taberna bakoitza gauza ezberdinetarako erabiltzea gustatzen zaigula: gosaldu, afaldu, trago batzuk hartu… baina, hala ere, ezin dugu esan gure gogokoena 2rrut ez denik, Somerako zerbitzaririk onena gure kuadrilan baitugu. Zergatik Ganyakotarrak? Berrogeialdiko egun normal batean «ganyazko

Ibon Hernando: «Goya sarietarako hautagaitza onartu deuskue»

2021-07-16
Ibon Hernando, zinemagileaBINKE / 2021eko uztaila «Goya sarietarako hautagaitza onartu deuskue» TESTUA: Beñat Armentia ArriandiagaARGAZKIA: Ibon Hernandoren artxibotik Andaluziako Diversia ikus-entzunezko txapelketaren lehen saria irabazi du Ibon Hernandok (Galdakao, 1990) bere Colada laburmetraiarekin. Urteak daramatza Madrilen bizitzen, telebistarako lanenan. Zorionak lehen postuagatik, Ibon! Laburrean, saritutako laburmetraiaren laburpen txiki bat egiterik bai? María bere auzokideaz maitemindurik —erderaz Colada— dago. Konkistatu gura dau, baina etxeko patioan bakarrik alkartzen dira, arropak —Colada— eskegitzean. Colada-n pertsonaiek ez dabe berbarik egiten, arroparen bitartez komunikazioa sortzea interesgarriagoa iruditu jatalako. Horregaitik, laburmetraiko gainontzeko departamentuek —jantziak, soinua, musika, kolorea, makillajea…— berba egin behar eben, aktoreen dialogo faltahori indartzeko.

Mikel Cortés: «Errespetuak hemen, Korean, Euskal Herrian baino balio handiagoa du»

2021-07-16
Mikel Cortés Medina, Koreako galdakoztarraBINKE / 2021eko uztaila «Errespetuak hemen, Korean, Euskal Herrian baino balio handiagoa du» Sortzez: Galdakaokoa, Zabalea auzokoa.Gaur egun: Seoul Mapo-gun, Korean.Jaiotza urtea: 2000.Ikasketak: Lidergo Ekintzailean eta Berrikuntza Mondragon Unibertsitatean.Zertan dabil: Bere ikasketekin lotutako proiektuei azken bultzada ematen. Zerk eraman zintuen herritik alde egitera? Ikasketek. Ari naizen graduan urtero egiten dugu alde herrialde desberdin batera bigarren lau hilabetean. Bidaia hauen helburua herrialde berritzaileetan bertako kultura, enpresa-sareak eta ekintzailetza ikastea izan ohi da, hala, hauetako bakoitzean gure proiektuak bertan ezarriz. Zeintzuk dira bizi izan dituzun aldaketarik nabarmenenak? Hilabete luzez etxetik kanpo bizitzak hamaika aldaketa dakartza ondotik. Familia, lagunak,

Uritarrako galdakoztarrak: «Herri osoa taldearekin bat eginda dago»

2021-07-16
Jon Alvarez eta Asier Legarretaetxebarria, Uritarra Futbol Taldeko jokalariakBINKE / 2021eko uztaila «Herri osoa taldearekin bat eginda dago» TESTUA: Beñat Armentia ArriandiagaARGAZKIA: Jon Gomez Garai Aurreko zenbakian Amorebieta klubeko galdakoztar batek Bigarren Mailara igoera lortu zuela jakinarazi genuen. Oraingoan, Larrabetzuko Uritarra taldearekin Hirugarren Mailara igo berri diren galdakoztar bi. Joan den ekaina ez dute erraz ahaztuko Larrabetzuko herritarrek. Herri txiki honetako futbol taldeak, Uritarrak, lorpen historikoa lortu zuen futboleko Hirugarren Mailara igoz. Eta taldearen parte izan dira aurten Asier Legarretaetxeberria (Galdakao, 1999) eta Jon Alvarez (Galdakao, 1995). Ezer baino lehen, zorionak! Zeintzuk izan dira igoera historiko hau lortzeko gakoak? Eskerrik

Zer da TicketBAI sistema?

2021-07-16
Ekonomia eta OgasunaBINKE / 2021eko uztaila Zer da TicketBAI sistema? TESTUA: Beñat Armentia ArriandiagaARGAZKIA: Galdakaoko Udala Orain arte fakturak paperean edo PDF fitxategi independenteetan egin eta batzen badira ere, 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera zebitzuak eskaintzen dituzten enpresa guzti-guztiek TicketBAI sistema berria erabili beharko dute. Hemen argitu ditugu zalantzak! Euskal Autonomia Erkidegoko hiru Foru Aldundien eta Eusko Jaurlaritzaren arteko elkarlanaren fruitu da «TicketBAI». Izena hala ezarri badiote ere, «TBAI» izango da behin proiektua abian jarrita izango duen behin betiko izena. Laburrean azalduz, proiektu berri honen bitartez betebehar legal eta tekniko batzuk ezarri nahi dituzte, hala, pertsona fisiko eta juridiko orok, jarduera
1 71 72 73 74 75 122

situs togel

situs toto