BINKE

Goiko menua

  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

Menu nagusia

  • Albisteak
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

logo

  • Albisteak
    • Galdakaon murala margoztu zuen Lian artista munduko hirugarren saritu dute

      2023-02-02
      0
    • Ganguren Mendi Taldeak 'Kanporamartxo' irteera antolatu du otsailaren 12an

      2023-02-01
      0
    • Martxan dago Urreta eta Tximiolarre auzoen arteko igogailua, gaurtik

      2023-02-01
      0
    • Galdakaoko VII. Duatloi Txikia martxoaren 12an antolatuko da

      2023-01-31
      0
    • Ibaizabal berbideratzeko obretan sortu diren ur beltzen isurketa konponduko du Galdakaok

      2023-01-31
      0
    • Iker Gomez galdakoztarrak Espainiako Esgrima Txapelketan parte hartuko du

      2023-01-31
      0
    • Asier Martin galdakoztarra, ETB-1eko 'Mihiluze' saioko lehiakide

      2023-01-31
      0
    • Agurtzane Elorriaga txirrindulari ohiak hitzaldia emango du bihar Galdakaon

      2023-01-30
      0
    • Kirol-argazkilaritza tailerra eskainiko dute Galdakaon

      2023-01-30
      0
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Mikel Sánchez: «Rapa, reggaetoia eta estilo horiek gutxiesteko joera dago oraindik»

      2023-01-23
      0
    • Mena eta Artetxe: «Hogeita hamar urte baino gehiagoan egin ez dena, hiru ...

      2022-12-26
      0
    • Gotzon Barandiaran: «Programazio kultural on bat ez da nahikoa kulturzaleak sortzeko»

      2022-11-21
      0
    • Lola Dacosta: «Sexuaren inguruan ikasitakoa zalantzan jartzea beharrezkoa da»

      2022-11-01
      0
    • Asier eta Kristian: «Norberarengandik hasi behar da aldaketa»

      2022-11-01
      0
    • Eukene Elorriaga: «Europako aire-kontrolatzaile kolektibo zaharrena da gurea»

      2022-10-24
      0
    • Alejandro Ruiz galdakoztarra «Vascos por el mundo» saioko protagonista

      2022-10-10
      0
    • Elkarrizketa Vidal Salcedo Iraide Arraibi

      Vidal Salcedo eta Iraide Arraibi: «Jaien ostean oso nekatuta amaitu dogu; baina ...

      2022-09-26
      0
    • Dani Rodal: «Nire harridurarako, Chicagon askok dakite Euskal Herriaz»

      2022-07-25
      0
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • «Urteila», Manu Etxebarria

      2023-01-23
      0
    • «Euskarak harilkatutako politika», Gotzon Barandiaran

      2023-01-23
      0
    • «Euliek zergatik gogaitzen dituzten behiak», Antton Irusta

      2023-01-23
      0
    • «Gizartearen kontzientzia ezari gola», Nerea Urgoiti Galarza

      2022-12-26
      0
    • «Mari Domingi», Manu Etxebarria

      2022-12-26
      0
    • «Bai bizkor gabiltza», Joanes Urkixo

      2022-12-26
      0
    • «Zenbat gol sartuko ditu Messik?», Eider Murgia

      2022-12-17
      0
    • «Dirua da erantzun bakarra», Lander Etxeita

      2022-12-16
      0
    • «FIFAk futbolaren arima saldu du», Haizea Cerrada

      2022-12-15
      0
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Amaiera 9 iruditan

      2023-01-23
      0
    • Eguneko albisteak jasotzeko doako WhatsApp zerbitzua abian jarri du Binkek

      2023-01-20
      0
    • Gure lau musikari herrikideren 2022ko Top 5 abestien zerrenda

      2023-01-20
      0
    • Hasiera 8 iruditan

      2022-12-27
      0
    • Angel Zubieta, futbolaren idolo izan zen galdakoztarra

      2022-12-27
      0
    • Presoak Ganguren basobarritzen

      2022-12-26
      0
    • Itxaso Etxebarria: «Haur Hezkuntzan familiaren bigarren etxea eskaintzen dugu» | Publierreportajea

      2022-12-23
      0
    • Zer egingo du Espainiak, edo PSOEk, Usansoloren segregazioaren aurrean?

      2022-11-24
      0
    • Angel Zubieta, Argentinan arrastoa utzi zuen futbolari galdakoztarra

      2022-11-21
      0
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
Herritarren iritziak
Hasiera›Herritarren iritziak›«Ez sakabanatu eskolan haur euskalhiztunak!», guraso talde bat

«Ez sakabanatu eskolan haur euskalhiztunak!», guraso talde bat

Binke
2021-07-24
179
0

Iritzia
Izaskun Rekalde, Gilen Mejuto eta Mitxel Elortza, «Arnas dezagun» guraso euskaldun taldeko kideak
BINKE / 2021eko uztaila

Ez sakabanatu eskolan haur euskalhiztunak!

Hau sinatzen dugunok euskaraz bizitzeko hautua egin dugun hainbat guraso gara. Dozenaka kilometrok banatzen gaituzten arren, gauza batek batzen gaitu: geure seme-alabek ere euskaraz bizitzeko aukera izan dezaten nahi dugu. Tamalez, helburu hori lortzeko zailtasun asko aurkitzen ditugu gure herrietan. Izan ere, eremu erdaldunduetan bizi diren 2 eta 14 urte bitarteko haur euskalhiztunek ez dute erraz izaten euskaraz egitea parkean, kalean edota eskolan. Eskolan, hain justu, lehentasunezkoa izan beharko litzateke arnasguneak sortzea eremu erdaldunetako haurrentzat. Horren ordez, baina, ikastetxeetan haur euskalhiztunak sakabanatu eta, ondorioz, erdaldundu egiten dituzte sarritan, dela estrategia okerrari jarraitzen zaiolako edo, makurrago dena, estrategiarik ez dagoelako. Nola liteke euskara indartzeko arnasgunea izan beharko litzatekeen lekua erdalduntze gune bilakatzea?

Gure seme-alabak euskaraz eroso bizitzea xede, beraz, Eskola Publikoko eskoletan eta Ikastolen Elkarteko ikastoletan matrikulatu genituen, zentro horiek euskara sustatzea misiotzat daukaten neurrian gure helburua bermatuta egongo zelako ustean. Baina ikastetxeotan aurkitu dugun egoerak helburu hori betetzen lagundu barik urrundu egiten du. Izan ere, gure seme-alaben jolastordu giroan, eta hein handi baten gela barruan ere, ikaskideek elkarrekin darabilten hizkuntza gaztelera da.

Horren ondorioz, gure seme-alabek euskararen erabilerarekiko uste etsigarriak garatu dituzte, gaztelera ez erabiltzeak ekar diezazkiekeen integrazio arazoen beldurrarekin lotutakoak. Eurok adieraziak dira: «Ni euskaraz nabilen bakarra naizenez, ezberdina ez izatearren, batzuetan erdaraz egin behar dut» edo «Ama, lagunek esan didate ea zergatik ez dudan espainolez hitz egiten? Utziko didazu?». Hala, gazteleraz hitz egitera edo gazteleraz dabiltzanekin interakziorik ez (edo gutxi) izatera jo dute. Estres linguistikoa pairatzen dute, eta horrek euskararen erabileran ere eragiten die, txarrerako.

UEMAk (Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak) hurrengo hau proposatzen du ikasgela guneei dagokienez:

«Ikasgelak: horrelako guneetan, haur eta gazte euskaldunak gela eta gune zehatzetan elkartzea da bidea, zalantzarik gabe, arnasgune txiki horiek sortuta soilik sortu daitekeelako antena eta motore efektua. Horrelako guneetan, (…) kontrakoa gertatzen baita hizkuntza gutxituko hiztunak hizkuntza eta kultura hegemonikoaren baitan nahasiz gero: beti, salbuespenik gabe, hizkuntza gutxitua desagertzen da».

Gune erdaldunetan ezinbestekoa da, beraz, eskolan, ikasgelan, haur euskalhiztunak ez bereiztea. Inongo biziberritze prozesutan ez baita hizkuntza bat zabaltzen dauden hiztun apurrak hizkuntza hegemonikoaren erabiltzaileen artean nahasita. Hori eginez gero, kontrakoa gertatzen da: hizkuntza gutxiagotua ahuldu egiten da. Beraz, arnasgune funtzionalak sortzea da bidea, gure haurrak euskaraz biziko badira normaltasunez, larritasunik gabe. Arnasgune bilakatuko diren ikasgeletan haurrak elkartuta soilik sortuko baita motore eta antena efektua.

Alabaina, gure haurrak beste haur euskalhiztunekin elkar ditzatela eskatu dugunean ukatu egin digute aukera, «irizpide pedagogikoen, aniztasunaren eta inklusibitatearen izenean». Ez gatoz inondik ere bat. Aniztasuna eta inklusibitatea gazteleraz baino ezin dira bermatu, ala? Aniztasuna eta inklusibitatea nahi ditugu geuk ere, baina gure herrian, geure hizkuntzatik, euskaratik, hain zuzen. Edozein herri normaletan gertatzen den bezala.

Hizkuntza arloan nor ateratzen da irabazten gaur egungo taldekatze irizpideekin? Euskal hiztuna den umeak gaztelerara jotzen baldin badu, nork egingo du euskaraz? Orain, denak ateratzen dira galtzaile.

Badakigu Euskal Herri osoan asko zaretela gure egoera berbera bizi duzuen gurasoak. Dei egiten dizuegu gurekin bat egitera. Zabal dezagun elkarrekin eztabaida hau, mugiaraz ditzagun egoera aldatzeko eskumena dutenak. Seguru gaude denon artean lortuko dugula gure seme-alaben euskaraz bizitzeko eskubidea bermatzea.

Harremanetarako:
arnasdezagun@ni.eus

Albiste honekin lotuta...

Aurreko albistea

Torrezabalen 3,7 saio gehiago programatzen da hilero, ...

Hurrengo albistea

Bizkaiko alderdi guztien ahozko babesa jaso du ...

0
Partekatu
  • 0
  • +

Kategoria bereko albiste gehiago

  • Herritarren iritziak

    «Sormenaren loraldia», Oihane Apellaniz

    2020-04-23
    Binke
  • Herritarren iritziak

    «Denboraldi honetatik balorazio positiboa atera dugu», Galdakao Boleibol Taldea

    2020-07-14
    Binke
  • Gure berbaz

    «Begizkoa»

    2019-11-15
    Binke
  • Herritarren iritziak

    «Eskerrik ez», Goizane Cebrian

    2018-07-20
    Binke
  • Ohiko kolaboratzaileak

    «Ideologia ari du», Julen Gabiria

    2020-12-23
    Binke
  • Herritarren iritziak

    «Bizitza tunel barruan», Joana Lasheras

    2019-10-18
    Binke

AKTUALITATEA

Aktualitatea

Galdakaon murala margoztu zuen Lian artista munduko hirugarren saritu dute

Munduko txokoetako hainbat hormetan ikusi daitezke Lian artistaren muralak, haien artean, Galdakaoko udaletxe ondoan...
  • Ganguren Mendi Taldeak ‘Kanporamartxo’ irteera antolatu du otsailaren 12an

    Galdakao
    2023-02-01
  • Martxan dago Urreta eta Tximiolarre auzoen arteko igogailua, gaurtik

    Galdakao
    2023-02-01
  • Galdakaoko VII. Duatloi Txikia martxoaren 12an antolatuko da

    Galdakao
    2023-01-31
  • Ibaizabal berbideratzeko obretan sortu diren ur beltzen isurketa konponduko du Galdakaok

    Galdakao
    2023-01-31

Argitaratzailea: Aitu elkartea © CC BY-SA 3.0
Lege Gordailua: BI-41-2016 | ISSN: 2444-9385
Babesleak: Galdakaoko Udala
eta Bizkaiko Foru Aldundia

680 74 32 11
info@binke.eus

Idatziguzu