Eider Eibar eta Miren Amurizak irudikatuz eta kontatuz aurkeztu dute Sormenen «Kokonutt» lan berria
SormeneBINKE / 2020ko abendua Eider Eibar eta Miren Amurizak irudikatuz eta kontatuz aurkeztu dute Sormenen «Kokonutt» lan berria TESTUA: Iñigo Larrea LabarrietaARGAZKIA: Jon Gomez Garai Sorkuntzen Galdakaoko plazak 12:00etan hasiera eman dio egunak izango duen hirugarren literatur aurkezpenari. Honetan, Miren Amuriza eta Eider Eibar egon dira «Kokonutt» liburua aurkezten. Torrezabalen bertsotan askotan ibilitako Miren Amurizak aurkeztu du gaur bere azken obra Sormenen. Amuriza euskal kulturan pertsonaia ezaguna da, idazle eta bertsolaritzaren munduan ibilbide aipagarria izan duelako. Hamalau liburu argitaratu ditu bere bizitzan zehar, eta azkena, 2020an argitaratutako «Kokonutt» obra da. Gaurkoan, Amurizak hogei kapitulutan banatutako liburuaren nondik-norakoak azaldu ditu, eta bitartean,