
Calathea talde galdakoztarrak ‘Flowers & Knives’ disko berria kaleratu du
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Calathea
‘Flowers & Knives’ izeneko disko berria kaleratu du Calathea talde galdakoztarrak. Lanak zazpi abesti ditu eta hauek «akorde hunkigarriz, oihu melankolikoz, erritmo azkar eta astunez, pasarte girotzaileez eta negar egiten duten gitarrez beteta daude».
Calathea 2021ean sortu zen talde galdakoztarra da eta post-rockaren, post-metalaren eta hardcorearen ñabardurak dituen post-hardocoreak bereizten du haren soinua.
Pasa den urtean Euskal Herrian, Espainian eta Frantzian zehar kontzertuak eman ostean, disko berria argitaratu dute orain, ‘Flowers & Knives’ izenekoa. Lan honek zazpi abesti ditu eta hauek «akorde hunkigarriz, oihu melankolikoz, erritmo azkar eta astunez, pasarte girotzaileez eta negar egiten duten gitarrez beteta daude».
Letrei dagokienez, «gizabanakoaren introspekzio bat kontatzen dute, tristura, mina, nostalgia, galera, alaitasuna eta bizitzaren dualtasuna tratatuz».
Diskoa Xanpek eta Hodei G. Mendigurenek grabatu eta nahastu dute diskoa, eta Xanpek masterizatu du Koba Estudioan. Gainera, Boneflower eta Víboraren abeslarien kolaborazioak ditu pare bat kantutan.
Diskoa entzungai dago barikutik plataforma digitaletan eta vinilo formatuan ere eskuratu daiteke dendetan.