Usansoloko Udalak herriko ludotekan izena emateko epea zabaldu du, irailaren 17ra bitarte. Zerbitzua 4 eta 11 urte bitarteko umeentzat zuzenduta dago.
Ikasturtea hasi da eta horrekin eskolaz kanpoko ekintzak. Usansolon Udalak ludotekan izena emateko epea zabaldu du dagoeneko, eta webgune bitartez egin daite irailaren 17ra bitarte.
Zerbitzua 4 eta 11 urte bitarteko umeentzat zuzenduta dago, eta Usansolon erroldatutakoek lehentasuna izango dute plazen esleipenean. Beharrezkoa balitz, zozketa irailaren 18an goizean egingo litzateke, Txapelena Baserrian.
Adin‑tarte zabalari eta espazio mugatuari egokitzeko, bi txanda ezarri dira: 17:00–18:20, eta 18:35–20:00.




