Galdakao Futbol Taldeko beteranoek urteroko bazkaria egin dute txupinazoaren aurretik

Santakurtzei hasiera ezin hobea eman diote, beste urte batez, Galdakao Futbol Taldeko beteranoek Peña Santa Cruz txokoan txupinazoaren aurretik egin duten bazkarian.

Peña Santa Cruz txokoak urteroko hitzordua hartu du Santakurtz jaiei hasiera eman aurreko eguerdian: dozenaka galdakoztar elkartu ditu, Galdakao Futbol Taldeko beteranoen bazkarian.

«Ohitura onak galdu behar ez dirala-eta», bariku honetan, irailak 11 dituela, 50 lagun inguru elkartu dira Galdakaoko Juan Bautista Uriarte kale nagusiko Peña Santa Cruz elkarte gastronomikoan, «nahiz eta argazkian askoz gutxiago agertzen garan», adierazi diote beterano batzuek BINKEri.

Adin guztietako jokalariak izan dira gaurko bazkarian, 2026ko Santakurtzei ondo etorria emateko «beroketa lanetan». Eta denek dute komunean zerbait: guztiak dira Galdakao Futbol Taldeko jokalari izandakoak, gaur egungo Beteranoen taldeko kideak.

Giro onean hasi dituzte, beraz, hasi berri diren Galdakaoko jai nagusiak, Santakurtzak.

situs togel

situs toto