Irailaren 5ean Orozkoko Ezker Pareta pilota txapelketaren zortzigarren edizioaren finalak lehiatu ziren, eta Endika Kantxo pilotariak bertan parte hartu zuen. Galdakoztarra txapeldun izan zen A kategorian, Josu Eguren bikotekidearekin batera.
Apirilean hasi zen Orozkoko Ezker Pareta pilota txapelketaren zortzigarren edizioa, eta kategoria ezberdinetako finalak pasa den zapatuan izan ziren.
A mailako finalean Endika Kantxo galdakoztarrak lehiatu zuen, eta txapeldun izan zen Josu Eguren bikotekidearekin batera, Iker Yusteren eta Jon Garciaren kontra irabazi ostean.
Kantxok laugarrenez irabazi du Ezker Pareta txapelketa. 2022an Beñat Garciarekin lortu zuen txapela, 2024an Gaizka Carregal galdakoztarrarekin eta 2025ean Iker Yusterekin.




