Victor Trimiño izango da Galdakaoko PSEren alkategaia 2027ko udal hauteskundeetan

Argazkia: Galdakaoko PSE-EE.

Bizkaiko PSE-EEren Hauteskunde Bermeen Batzordeak ofizialki izandatu ditu 20.000 biztanletik gorako udalerrietako udaletarako hautagaitzak. Galdakaori dagokionez, Victor Trimiño izango da PSE-EEren hautagaia 2027ko maiatzean egingo diren udal hauteskundeetan.

Hego Euskal Herrian 2027an antolatuko dira hurrengo udal hauteskundeak, eta Galdakaoko PSE-EEk hautatu du dagoeneko nor izango den alkategaia: Victor Trimiño.

Trimiño Galdakaoko Udaleko zinegotzia da 2019tik, eta 2023tik talde sozialistaren bozeramailea da Udalean.

Bere ibilbide politikoari dagokionez, aurreko legegintzaldian Bizkaiko Batzar Nagusietako ahalduna izan zen, 2020 eta 2023 artean Euskadiko Gazte Sozialisten idazkari nagusia. Gaur egun, Bizkaiko PSE-EEko Trantsizio Ekologikorako eta Klima Aldaketarako idazkaria da.

EHUn Fisikan graduatua eta Zientzia eta Espazioko Teknologia Masterrarekin, teknologia berrien eta programazioaren arloan lan egin du, eta gaur egun Bilboko Udaleko Jasangarritasun Zuzendaria da.

Trimiñoren hitzetan, «nire kideek nire herriko alkategai aukeratzea ilusio handia da. Urte hauetan egiten ari garen oposizio errebindikatiboarekin koherentea den proiektu bat aurkeztuko dugu, udal-politika klase ertain eta langileen bizi-kalitatea hobetzeko tresna bihurtzeko. Sozialistek ez dugu politika beste era batera ulertzen».

«Dena emango dugu gaur egungo Udal Gobernua aurrera eramateko gai izan ez den edo interesik izan ez duen hainbeste proiektu eta galdakaoztarren eskaera berreskuratzeko eta bultzatezko. Gure ekintzaren erdigunean auzokide guztien, auzo guztien eta gure dendari guztien beharrak jarriko ditugu: Galdakao egunero eraikitzen duten pertsona guztienak», adierazi du.

PSE-EEz gain, Galdakaoko EAJ-PNVk ere jakinarazi zuen duela hilabete batzuk nor izango den jeltzaleen alkategaia udal hauteskundeetan: Javi Zorriqueta. Hemen ezagutu daitezke Zorriquetari buruzko datu gehiago.

situs togel

situs toto