
EGITARAUA | Elexaldeko jaiak asteburuan ospatuko dira
TESTUA: Naia Bergaretxe Sarria
ARGAZKIA: Zarateman
Elexalde auzoko jaiak asteburu honetan ospatuko dira, eta zapatuan egun osoan zehar izango dira ekintzak. Hemen egitarau osoa.
Asteburu honetan ospatuko dira Elexaldeko jaiak, Goiko Elizako Batzarra Kultur Elkartearen eskutik. Zapatuan egun osoan zehar antolatu dira ekintzak, hala nola, kultur irteera, bazkaria eta ume zein nagusientzako jarduerak. Eta domekan hildakoen omenezko meza ospatuko da.
Hemen batu du Binkek egitarau osoa:
Urriak 1, zapatua
08:30. Kultur irteera Xabier Orue-Etxebarriaren eskutik —irteera Galdakaoko Udaletxetik—.
Ganguren Mendi Taldearen laguntzarekin
09:00. Kalejira auzotik
10:00. Artzain txakurren nazioarteko seigarren topaketa
11:00. Hamaiketakoa jai esparruan
13:00. Soka-dantza Andra Mari Dantza Taldearekin
13:30. Inguruko fruta, barazki eta produktuen enkantea, Eguzkik animatuta,
Jarraian, sari-banaketa
14:30. Trikipoteoa
15:00. Herri bazkaria herriko txoko eta taldeekin
16:30. Musika eta Bertsolariak
17:00. Umeentzako Herri jolasak
17:30. Herri kantak Fernando Llamosasekin
18:00. Musika emanaldia elizako atarian
19:00. Erromeria jai esparruan
Urriak 2, domeka
13:00. Meza Elexaldeko hildakoen oroipenean
