Gaizka Carregalek zilarrezko domina irabazi du Munduko Pilota Txapelketan

Argakia: FIPV.

Urriaren 24an Munduko Pilota Txapelketako finalak lehiatu ziren, eta Gaizka Carregal galdakoztarrak buruz burukoan parte hartu zuen Ekhi Irribarriarekin batera. Pilotariek ezin izan zuten Jorge Fernandez errioxarra garaitu, eta zilarrezko domina irabazi zuten.

Bukatu da dagoeneko Uruguain eta Argentinan lehiatu den Munduko Pilota Txapelketa. Euskal Selekzioak lehen aldiz parte hartu du selekzio ofizial gisa eta 12 domina irabazi ditu: lau urre, zazpi zilar eta brontze bat.

Gaizka Carregal galdakoztarrak irabazi du zilarrezkoetako bat, Ekhi Irribarriarekin batera. Pilotariek ezin izan zuten Jorge Fernandez errioxarra garaitu, eta bigarren postua lortu dute txapelketan.

«Fernandezek hasiera ikusgarria egin du eta 0-8 aurreratu da. Irribarriak dena eman du eta, une horretan, Iraitz Olaetxea hautatzaileak aldaketa egitea erabaki du: Gaizka Carregal sartu da Fernandezengan zalantza sortzeko. Hala ere, espainiarrak irabazi du lehen jokoa 0-10eko emaitzarekin. Bigarrenean, Carregalek tanto bakoitza borrokatu du, baina Fernandezek ez du aukerarik eman (4-10). Gureen ahalegin handia, zilarra eskegitzen baitute», azaldu du Euskal Pilota Federakuntzak partidaren inguruan.

situs togel

situs toto