Elena Fernandez idazleak ‘La marisma del oro rojo’ liburua aurkeztuko du Galdakaon

Argazkia: Sareetatik.

Mairi Emakume Feminista Batzak Tertulia Lila programako saio berri bat antolatu du etzirako, urriak 29. Hitzorduan Elena Fernandez idazleak La marisma del oro rojo liburua aurkeztuko du.

Etzi, urriak 29, Mairi Emakume Femista Batza galdakoztarrak antolatutako Tertulia Lila programako saio berri bat hartuko du Torrezabal Kultur Etxeak.

Hitzordua 19:00etan izango da, eta bertan Elena Fernandez idazleak La marisma del oro rojo liburua aurkeztuko du. Saioan liburuen zozketa egingo da.

Eleberrian, Fernandezek suspense emozionaleko istorio bat eraiki du, sekretuak, memoria eta paisaia uztartzen dituena. Iraganeko aztarnei, irauten duten isiltasunei eta aurrera jarraitu ahal izateko gertatutakoari aurre egiteko beharrari buruzko istorioa.

situs togel

situs toto