Eneko Arrietak Espainiako Eskolarteko Txirrindularitza Egokituko Txapelketa irabazi du
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Eneko Arrietaren familia
Espainiako Eskolarteko Txirrindularitza Egokituko Txapelketa lehiatu zen pasa den ekainaren 29an Cartagenan. Bertan parte hartu zuen Eneko Arrieta galdakoztarrak eta kirolariak garaipena lortu zuen.
Ekainaren 29tik uztailaren 1ra bitarte Espainiako Eskolarteko Txirrindularitza Txapelketa antolatu zen Cartagenan. Ehundaka kirolari batu ziren urteko lehiaketa garrantzitsuenetakoan, maila ezberdinetan.
Kategoria egokituak ere bere lekua izan zuen hitzorduan eta honetan parte hartu zuen Eneko Arrieta galdakoztarrak. Hamaika urteko txirrindulariak garaipena lortu zuen bere mailan, ekainaren 29an 16:30ean antolatutako lasterketan.
Honen ostean, Arrieta Cofidis Talde Paralinpikora batu da. Etorkizun oparoa duten beste hamabi txirrindularirekin batera astebetez entrenatuko dute Murtziako CARen, «egunen batean Espainiako Txirrindularitza Selekzio Paralinpikora iritsi ahal izateko».
Cofidis Talde Paralinpikoak talentua erakartzeko eta atxikitzeko aukera ematen du, baita desgaitasuna duten gazteak kirol paralinpikoaren elitera jauzi egiteko prestatzekoa ere.