BINKE

Goiko menua

  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

Menu nagusia

  • Albisteak
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

logo

  • Albisteak
    • Xabier Capetillo, Euskadiko txapeldunorde 200 metroko lasterketan

      2025-06-30
      0
    • Iskander Sagarminagak Manhattaneko hogei zubiak igerian zeharkatzeko erronka burutu du

      2025-06-30
      0
    • GazT Nahaste lehiaketak 2.000 eurorekin sarituko du Galdakaoko gazteeen proposamenik onena

      2025-06-30
      0
    • Bizkarra okindegiak denda guztiak itxiko ditu, tartean Galdakaokoak eta Usansolokoak

      2025-06-30
      0
    • Txomin Egileor kalea berritzeko lanak hasi dira

      2025-06-30
      0
    • Urreta kiroldegia itxiko dute bihartik abuztuaren 31ra bitarte

      2025-06-30
      0
    • Merkataritza eta ostalaritza sustatzeko 300.000 euro bideratuko ditu Galdakaoko Udalak

      2025-06-30
      0
    • Aperribaiko Sareak Ehuntzen proiektuari eman dio pintxo solidarioaren dirua Peña Santa Cruzek

      2025-06-27
      0
    • Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua urtebetez soilik luzatzea adostu zuen Galdakaoko udalbatzak

      2025-06-27
      0
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Ane Irazola eta Emilio Mardaras: «Euskadiren historia ezagutzera ematea du helburu Sabino ...

      2025-06-23
      0
    • Fran Sierra: «Astrologia ez da magia, zeruaren irakurketa sinbolikoa baizik»

      2025-06-23
      0
    • Ibon Lopez de Letona: «FIBA Europa Kopa irabaztea merezi genuela sentitzen dut ...

      2025-05-26
      0
    • Ines Vaquero eta Nagore Ugarriza: «Da Capo Musika Banda publiko gazteagoa erakartzea ...

      2025-05-26
      0
    • Jone Calzada: «Etxetik irteteko independentzia da gehien faltan botatzen dudana»

      2025-05-26
      0
    • Sandra Bustamante (Koala Baby): «Saltoki handiek baino kalitate hobeko zerbitzua eskaini behar ...

      2025-05-26
      0
    • Maitane Salvador 'Mahessatay': «Espiritualitatea nork bere ariman sinestea da»

      2025-04-23
      0
    • Josu Etxaburu: «Ale bakoitzak lagunduko du Euskal Herria nahi dugun modukoa izaten»

      2025-04-23
      0
    • Unai Sánchez: «Niretzat ametsa da Athletic Clubeko jokalaria izatea»

      2025-03-24
      0
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • «Elaia gurean», Manu Etxebarria

      2025-06-23
      0
    • «Aho bizi eta 'hogar'-etan bizi», Irati Bediaga

      2025-06-18
      0
    • «Isilaldia», Ainara Artetxe Izaskun Rekalderen lagunaren iritzia

      2025-06-14
      0
    • «Galdakanoko lehen eskola», Aitzol Altuna

      2025-05-26
      0
    • «Ibilaldia 2025», Manu Etxebarria

      2025-05-26
      0
    • «Euskaraldia, euskaldun moduan armairutik ateratzeko aukera ederra», Ainhitze Bizkarralegorra

      2025-05-19
      0
    • «Taloak», Manu Etxebarria

      2025-04-23
      0
    • «Galdakaoko ondare historiko-artistikoa II», Estibaliz Apellaniz

      2025-04-23
      0
    • «Zapalkuntza ahaztua», Andrea Arrizabalaga

      2025-03-24
      0
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Santiago Amillanoren argazkiak

      2025-06-23
      0
    • Mundutik Galdakaora euskara tarteko

      2025-06-23
      0
    • Nola eragin du itzalaldi elektrikoak Usansolon?

      2025-04-28
      0
    • Adiskide Pilota Elkartea, 50 urte pilota eta herriaren arteko harremana estutuz

      2025-04-23
      0
    • Eva Naranjoren argazkiak

      2025-04-23
      0
    • Ganguren Mendi Taldea, 80 urte naturaz eta bizipenez beterik

      2025-02-24
      0
    • Bekeakoei esker 1933an eraikitako zubiaren historia

      2025-01-20
      0
    • Eguzkibegi Ikastola: «Ikasleen aniztasunari erantzun pertsonalizatua ematen diogu» | Publierreportajea

      2025-01-17
      0
    • ARGAZKIAK | Errege Magoak eta Gabone Izarra Galdakaon izan ziren

      2025-01-17
      0
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
Aktualitatea
Hasiera›Albisteak›Aktualitatea›Eskola-materiala Galdakaon erosteagatik 140-350 euro arteko dirulaguntzak banatzen hasiko da Udala

Eskola-materiala Galdakaon erosteagatik 140-350 euro arteko dirulaguntzak banatzen hasiko da Udala

Galdakao
2024-10-10
346
0

TESTUA: Jon Gomez Garai
ARGAZKIA: Isabel Poulin

Abian da hezkuntza jarduera babestea eta udalerriko merkataritza sustatzea helburu duen kanpaina, zeinetan Galdakaoko Udalak herrian erroldatutako eta herrian erositako eskola-materiala diruz lagunduko duen. Urriaren 21ean irekiko da dirulaguntza horiek eskatzeko epea eta BINKEren webgunean argitaratu dugun zerrendan batu ditugu dirulaguntza horiek eskatzeko baldintzak.

Galdakaon erroldatuta dauden eta Galdakaon erosten duten familiek dirulaguntza zuzena jaso ahal izango dute, bigarren urtez, eskolarako materiala erosteagatik. Hala zehaztu du Udalak ohar bidez: «Laguntza hauek, zehazki, bi urteko ikasgelako, Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta hezkuntza behar bereziak dituzten ikasleen guraso eta tutoreei zuzenduta daude».

Dirulaguntza guztietan bezala, noski, baldintza batzuk ere badira norberak erositako eskola-materiala Udalak diruz lagundu ahal izateko. Ondoko zerrendan batu ditu BINKEk, ahalik eta argien azaldu ahal izateko:

  • Urriaren 21etik 31ra bitarte eskatu behar dira dirulaguntzak, Udalaren webgunean.
  • Eskatzaileak Galdakaon erroldatuta egon behar du eta eskola-materiala Galdakaon erositakoa izan behar da.
  • Laguntzak gehienez 140 eurokoak izango dira haur bakoitzeko, familien diru-sarreren arabera, eta gehienez 350 eurokoak familia bakoitzeko.
  • Laguntzak barne hartuko dituen eskola materialei dagokienez, honako hauek izango dira:
    • Amantalak eta adur-zapiak (Haur Hezkuntzarako)
    • Teknologiako, Musika eta Heziketa Plastikoetako elementuak
    • Mahaigaineko materiala eta suntsigarriak (arkatzak, boligrafoak, erregelak, koadernoak, folioak eta antzekoak, eta informatika-material suntsikorrak)
    • Artxibategiak, kutxatilak, kalkulagailuak, konpasak, hiztegiak, bizkarzorroak eta antzekoak
  • 2024ko ekainaren 1etik urriaren 31ra egindako fakturak soilik hartuko dira kontuan —ez dira tiketak onartuko—.

Horrela, nabarmendu du Udalak, «hezkuntza jarduera babesteaz gain, udalerriko merkataritza sarea dinamizatzea da helburua, beraz, erosketak Galdakaoko establezimenduetan bakarrik egin ahal izango dira».

Informazio gehiago nahi duenak edo edozein zalantza argitu behar duenak, 944 010 540 telefonora dei dezake edo hezkuntza-euskara@galdakao.eus helbidera idatzi.

Albiste honekin lotuta...

Aurreko albistea

Musika Bizian jaialdiaren X. edizioan: Katalunia, Ipar ...

Hurrengo albistea

Leire Olano usansolotarra ETBko Mihiluze saioan partaide ...

0
Partekatu
  • 0
  • +

Kategoria bereko albiste gehiago

  • Aktualitatea

    Uretako puzgarriak jarriko dituzte Elexaldeko igerilekuetan

    2022-07-20
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Udal Gobernuak 13 proiektu eginda eta 72 amaitzeko bidean ditu

    2021-06-15
    Binke
  • Aktualitatea

    Galdakao Dantz jaialdi-lehiaketa, zapatu honetan Torrezabal Kultur Etxean

    2022-04-21
    Binke
  • Aktualitatea

    Santakurtzetan 46 bideo argitaratu ditu BINKEk aurten

    2024-09-26
    Galdakao
  • Aktualitatea

    EGITARAUA | Emakumeen Nazioarteko Eguna aldarrikatuko du bihar Galdakaok

    2024-03-07
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Hasi dira Hauspotu zerbitzura lehenengo mezuak iristen

    2024-07-03
    Galdakao

AKTUALITATEA

Aktualitatea

Xabier Capetillo, Euskadiko txapeldunorde 200 metroko lasterketan

Galdakao Atletismo Taldeko Xabier Capetillo usansolotarrak asteburuan Bilbon antolatu zen Euskadiko Atletismo Txapelketa...
  • Iskander Sagarminagak Manhattaneko hogei zubiak igerian zeharkatzeko erronka burutu du

    Galdakao
    2025-06-30
  • GazT Nahaste lehiaketak 2.000 eurorekin sarituko du Galdakaoko gazteeen proposamenik onena

    Galdakao
    2025-06-30
  • Bizkarra okindegiak denda guztiak itxiko ditu, tartean Galdakaokoak eta Usansolokoak

    Binke
    2025-06-30
  • Txomin Egileor kalea berritzeko lanak hasi dira

    Galdakao
    2025-06-30

Argitaratzailea: Aitu elkartea © CC BY-SA 3.0
Lege Gordailua: BI-41-2016 | ISSN: 2444-9385
Babesleak: Galdakaoko Udala
eta Bizkaiko Foru Aldundia

680 74 32 11
info@binke.eus

Idatziguzu