
Eskualdeko gazte langabeentzako hamar beka eskainiko ditu Gaztedik
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Fox
Udal Gaztedi Nerbioi Ibaizabal proiektuak hamar beka eskainiko ditu, eskualdeko gazteek sei hilabetez lanekoak ez diren praktikak egiteko aukera izan dezaten. Aurten 18 eta 29 urte bitarteko gazteek jaso ahal izango dituzte bekak.
Enplegu aukerak hobetzeko eta laneratzea sustatzeko helburuz, Udal Gaztedi Nerbioi Ibaizabal proiektuak hamar beka eskainiko ditu aurten, eskualdeko gazteek sei hilabetez lanekoak ez diren praktikak egiteko aukera izan dezaten.
Ekimen hau Galdakao, Arakaldo, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Orozko, Ugao-Miraballes, Urduña, Zaratamo eta Zeberioko udaletako gazte arloek bultzatu dute, Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta eskualdeko enpresekin batera elkarlanean.
Bekek sei hilabeteko iraupena izango dute, eta aukeratutako gazteek hilean 871,66 euro gordin jasoko dituzte egunean sei orduz lan egitearen truke. Programa honetan parte hartzeko eskaera epea zabalik dago eta informazio gehiago lortu eta beken tramitazioa eskatzeko, udaletako gazteria zerbitzuekin harremanetan jarri behar da.
Hauek dira ordaindutako praktika hauek egin nahi dituzten gazteek bete beharreko baldintzak:
- 18-29 urte izatea. 26 eta 29 urte bitartean Gazte Berme Sisteman izena emanda egon beharko dute
- Nerbioi Ibaizabal eskualdeko udalerriren batean erroldatuta egotea
- Lanbiden enplegu eskatzaile bezala inskribatuta egotea
- Unibertsitate titulua, erdi mailako nahiz goi mailako prestakuntza zikloa, 3. mailako doktoregoa edo profesionaltasun ziurtagiria izatea edota azken urteko ikaslea izatea
- Jasotako prestakuntzarekin lan esperientziarik ez izatea, edo lan esperientzia hiru hilabetetik beherakoa izatea