BINKE

Goiko menua

  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

Menu nagusia

  • Albisteak
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

logo

  • Albisteak
    • Trafiko afekzioak izango dira gaur gauean Galdakao eta Zornotza arteko mugan

      2025-07-09
      0
    • Txomin Egileorreko obrek irauten duten bitartean sarbidea bermatuta izango dute auzokideek

      2025-07-08
      0
    • Ainhoa Cantalapiedrak Pinpilinpauxa txosnan kontzertua eskainiko du, Bilboko Aste Nagusian

      2025-07-08
      0
    • Eneko Arrieta, Espainiako Eskolarteko Txirrindularitza Egokituko txapeldunorde

      2025-07-08
      0
    • Maria Casillas igerilariak munduko errekorra hautsi du, 4x100 krol modalitatean

      2025-07-07
      0
    • Kalistenia gune berria zabaldu dute Usansolon, Emakumeen parkean

      2025-07-07
      0
    • Galdakao Igeriketa Taldeak bederatzi domina lortu zituen Espainiako Master Txapelketan

      2025-07-07
      0
    • EGITARAUA | Artetako jaiak ospatuko dira zapatuan

      2025-07-07
      0
    • Iñaki Sarriugarte hil da, ohorezko euskaltzaina eta BINKEren sortzaileetako bat

      2025-07-06
      0
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Ane Irazola eta Emilio Mardaras: «Euskadiren historia ezagutzera ematea du helburu Sabino ...

      2025-06-23
      0
    • Fran Sierra: «Astrologia ez da magia, zeruaren irakurketa sinbolikoa baizik»

      2025-06-23
      0
    • Ibon Lopez de Letona: «FIBA Europa Kopa irabaztea merezi genuela sentitzen dut ...

      2025-05-26
      0
    • Ines Vaquero eta Nagore Ugarriza: «Da Capo Musika Banda publiko gazteagoa erakartzea ...

      2025-05-26
      0
    • Jone Calzada: «Etxetik irteteko independentzia da gehien faltan botatzen dudana»

      2025-05-26
      0
    • Sandra Bustamante (Koala Baby): «Saltoki handiek baino kalitate hobeko zerbitzua eskaini behar ...

      2025-05-26
      0
    • Maitane Salvador 'Mahessatay': «Espiritualitatea nork bere ariman sinestea da»

      2025-04-23
      0
    • Josu Etxaburu: «Ale bakoitzak lagunduko du Euskal Herria nahi dugun modukoa izaten»

      2025-04-23
      0
    • Unai Sánchez: «Niretzat ametsa da Athletic Clubeko jokalaria izatea»

      2025-03-24
      0
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • «Eraso matxistak... Udala bidelagun?», Aintzane Urkiza

      2025-07-07
      0
    • «Elaia gurean», Manu Etxebarria

      2025-06-23
      0
    • «Aho bizi eta 'hogar'-etan bizi», Irati Bediaga

      2025-06-18
      0
    • «Isilaldia», Ainara Artetxe Izaskun Rekalderen lagunaren iritzia

      2025-06-14
      0
    • «Galdakanoko lehen eskola», Aitzol Altuna

      2025-05-26
      0
    • «Ibilaldia 2025», Manu Etxebarria

      2025-05-26
      0
    • «Euskaraldia, euskaldun moduan armairutik ateratzeko aukera ederra», Ainhitze Bizkarralegorra

      2025-05-19
      0
    • «Taloak», Manu Etxebarria

      2025-04-23
      0
    • «Galdakaoko ondare historiko-artistikoa II», Estibaliz Apellaniz

      2025-04-23
      0
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Santiago Amillanoren argazkiak

      2025-06-23
      0
    • Mundutik Galdakaora euskara tarteko

      2025-06-23
      0
    • Nola eragin du itzalaldi elektrikoak Usansolon?

      2025-04-28
      0
    • Adiskide Pilota Elkartea, 50 urte pilota eta herriaren arteko harremana estutuz

      2025-04-23
      0
    • Eva Naranjoren argazkiak

      2025-04-23
      0
    • Ganguren Mendi Taldea, 80 urte naturaz eta bizipenez beterik

      2025-02-24
      0
    • Bekeakoei esker 1933an eraikitako zubiaren historia

      2025-01-20
      0
    • Eguzkibegi Ikastola: «Ikasleen aniztasunari erantzun pertsonalizatua ematen diogu» | Publierreportajea

      2025-01-17
      0
    • ARGAZKIAK | Errege Magoak eta Gabone Izarra Galdakaon izan ziren

      2025-01-17
      0
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
Herritarren iritziak
Hasiera›Herritarren iritziak›«Ez goaz bide onetik», Arnas Dezagun taldea

«Ez goaz bide onetik», Arnas Dezagun taldea

Binke
2022-11-03
1199
0

Ainhitze Bizkarralegorra Bravo, Mitxel Elortza Exea eta Irune Soto Aldalur
BINKE / 2022ko azaroa

Arnas Dezagun haur euskalhiztunen guraso taldea da, hezkuntzarekin eta bereziki murgiltze ereduarekin kezkatuta daudenak eta eskoletan haur euskalhiztunak ez sakabanatzeko proposamena egiten dutenak. Talde horretan Euskal Herri osoko gurasoak daude, eta tartean zenbait galdakoztar ere. Ondoko iritzi artikulua galdakoztarretariko batek ere sinatu du.

Arnas Dezagun guraso taldeko gurasook kezkaz jarraitzen dugu Hezkuntza Lege berriaren bilakaera.  Legearen aurreproiektua ezagutu genuen duela egun batzuk, eta gure kezkak areagotu besterik ez dira egin. Gure seme-alabek euskara gehiago jakingo dutela dioten arren, nekez lortuko da hori euskara orduak gutxituta. Gaztelania eta ingeles orduak biderkatu egingo dira, eta euskarazko ikastorduak neurri berean gutxitu.

Egun D ereduak ikasleak euskalduntzeko dituen zailtasunak ikusita, nola pentsatzen dute gure agintariek konponbidea euskara orduak gutxituz iritsiko dela? Gainera, are kezkagarriagoa iruditzen zaigu legearen aurreproiektu honek inolako oposiziorik jaso ez izana.

Murgiltzearen eta arnasguneen aipamenik ez dago legearen aurreproiektu berrian. Gure proposamenak eta eskariak helarazi genizkien arren, legearen aurreproiektuak ez du haur euskaldunen sakabanaketari, bazterketari eta estres linguistikoari amaiera emateko inolako neurririk aipatzen. Hori gutxi ez, eta aurreproiektuak ez du zehazten ikasleen euskara maila bermatzen ez duten eskolek zer egin beharko duten euskara maila nahikoa ziurtatzeko.

Euskara maila zehazteko proposatzen den prozedura ere (ikastetxeko bertako irakasleen bitartez) ez zaigu egokia iruditzen. Kanpo-ebaluazioa behar du, ikasleen maila inpartzialtasunez neurtuko bada.

Hitz politekin apaindu nahi izan duten legearen aurreproiektu honek zehaztasun gutxi dakartza, eta neurriak oso eskasak. Euskararekiko atxikimendua eta erabilera maldan behera doazen garai honetan, gure agintariek erderen aldeko hautua egin dutela dirudi, gaztelera irakas hizkuntza bilakatuta ordu gehiago eskainiz ikasle guztiek ondo baino hobeto jakin arren, eta (gutxienez) ingelesa ere irakats hizkuntza bihurtuz, ingelesez emandako edukien kalitatearen kaltetan. Eredu “aniztuna”  proposatu bezala orokortzen bada, ikasleen euskarazko gaitasunak are beherago egingo duela ondorioztatzeko ez dago aditua izan beharrik.

Lege aurreproiektu honekin, haur etxetik euskaldunak egun baino are azkarrago erdaldunduko dira, eta haur etxetik erdaldunentzat, euskara are arrotzagoa eta deserosoagoa bihurtuko da.  Urte askotako atzeraldia ekar dezake Hezkuntza Lege berriak Aurreproiektua zuzentzen ez bada, gure ustez. Kinka estu honetan, arduraz eta koherentziaz jokatzeko eskatu nahi diegu eragile eta alderdi euskaltzaleei. Ez goaz bide onetik.

Albiste honekin lotuta...

Aurreko albistea

Emakume Master Cup-en lau eta erdiko txapelketa ...

Hurrengo albistea

Arropa eta jostailu bilketa hasi du Aperribaiko ...

0
Partekatu
  • 0
  • +

Kategoria bereko albiste gehiago

  • Herritarren iritziak

    «Heziketaren bilakaera», Jon Salcedo

    2019-01-18
    Binke
  • Herritarren iritziak

    «Garbitasuna», Udane Atutxa

    2016-10-21
    Binke
  • Ohiko kolaboratzaileak

    «Tourmalet galdakoztarra», Joanes Urkixo

    2021-07-16
    Binke
  • Ohiko kolaboratzaileak

    «Euskarak harilkatutako politika», Gotzon Barandiaran

    2023-01-23
    Binke
  • Gure berbaz

    «Gabonzahar gauerdia», Manu Etxebarria

    2024-12-23
    Binke
  • Ohiko kolaboratzaileak

    «Urte haietan», Joanes Urkixo

    2020-02-21
    Binke

AKTUALITATEA

Aktualitatea

Trafiko afekzioak izango dira gaur gauean Galdakao eta Zornotza arteko mugan

Galdakaoko Erletxe eta Amorebietako Boroa industrialdeak batzen dituen bidegorria eraikitzen ari da Bizkaiko Foru Aldundia...
  • Txomin Egileorreko obrek irauten duten bitartean sarbidea bermatuta izango dute auzokideek

    Galdakao
    2025-07-08
  • Ainhoa Cantalapiedrak Pinpilinpauxa txosnan kontzertua eskainiko du, Bilboko Aste Nagusian

    Galdakao
    2025-07-08
  • Eneko Arrieta, Espainiako Eskolarteko Txirrindularitza Egokituko txapeldunorde

    Galdakao
    2025-07-08
  • Maria Casillas igerilariak munduko errekorra hautsi du, 4×100 krol modalitatean

    Galdakao
    2025-07-07

Argitaratzailea: Aitu elkartea © CC BY-SA 3.0
Lege Gordailua: BI-41-2016 | ISSN: 2444-9385
Babesleak: Galdakaoko Udala
eta Bizkaiko Foru Aldundia

680 74 32 11
info@binke.eus

Idatziguzu