Galdakao, udako Kirolur erronkaren hamar udalerri onenen artean

Argazkia: Aflo Images.

Kirolur erronkaren udako liga amaitu da, eta 63 udalerrik parte hartu du edizio honetan. Galdakaok bederatzigarren postua lortu du, herriko parte-hartzaileek 28.532 kilometro egin ostean.

Bizimodu osasungarria sustatzeko eta gure gizartearen kirol-espirituaren indarra balioesteko helburuz, Bizkaiko Foru Aldundiak Kirolur erronka txapelketa jarri du martxan, Aritz Ginea galdakoztarrak sortutako Wellk aplikazioaren bitartez.

Apirila eta maiatzean zehar antolatu zen Kirolur erronkaren lehen liga, eta bigarrena aldiz, udan izan da. Dagoeneko amaitu da, eta guztira 63 udalerrik parte hartu du edizio honetan.

Galdakao izan da herri parte-hartzaileetako bat, eta bederatzigarren postua lortu du. Aplikazioaren datuen arabera, erronkan izena eman duten galdakoztarrek 28.532 kilometro egin dituzte.

Datu guztiak Wellk aplikazioan ezagutu daitezke.

situs togel

situs toto