Zuluaga-Eguzkilore bitxitegi katearen sortzailea, Isidor Zuluaga jauna, zapatu gau honetan hil da, 91 urte zituela.
Galdakaok, eta ondorioz Euskadiko zenbait herri eta hiri garrantzitsuk, bitxitegi ezagunik badute, hori Zuluaga-Eguzkilore da. Isidor Zuluaga bitxigileak hasitako proiektuaren ondorio dira bitxitegiak, gerora bere semeek hartutako lekukoaren jarraipenarekin. Bada, zapatu gau honetan, uztailak 18 zituela, zendu da bitxigile historikoa.
Bilboko Alde Zaharreko Erronda kaleko 33. zenbakian zuen tailerrean hasi zen lanean Zuluaga, Bizkaiko bitxi-denda onenentzako bitxiak sortuz. Bere sormenak eta platinoarekin lan egiten zuen bitxigile bakarrenetekoa izateak bitxigile onenen artean kokatu zituen Isidor.
Horregatik, bere emazte Maria Eugenia Gortazarren ikuspegi enpresarialarekin batera —BINKEko portada eta elkarrizketa nagusi izan zen 2020ko martxoan—, 1988an Galdakaon beraien lehen bitxi-denda irekitzea erabaki zuten.
Gerora, Ander eta Igotz semeek hartu zuten bitxitegiaren lekukoa. Handitu egin zuten haren gurasoek hasitako bidea, besteak beste, Euskadiko zenbait herri eta hiritan bitxitegi gehiago irekiz eta Euskal Herri osoan ezagun bilakatuko zen Eguzkilore bitxi propioa sortuta.
Orain, Zuluaga bitxitegien aita zendu da, Isidor Zuluaga, eta bitxigile historikoa agurtzeko hileta-elizkizuna uztailaren 20an, astelehena, 19:00etan Galdakaoko Santa Maria parrokian antolatuko da. Gugan bego, Isidor.




