Uxue Castro Galdakao Atletismo Taldeko kidea, brontzezko domina Espainiako txapelketan

Argazkia: BINKEri bidalitakoa.

Domekan Espainiako 20 urte azpiko Atletismo Txapelketa lehiatu zen Albaceten, eta bertan Galdakao Atletismo Taldeko zenbait kidek parte hartu zuten. Uxue Castrok brontzezko domina eskuratu zuen.

Galdakao Atletismo Taldeak emaitza ezinhobeekin jarraitzen du. Domekan Espainiako 20 urte azpiko Atletismo Txapelketa lehiatu zen Albaceten, eta bertan parte hartu zuten klub galdakoztarreko zenbait kidek.

Uxue Castro arrigorriagarra izan zen horietako bat, eta gazteak brontzezko domina eskuratu zuen.

Castrok 1.500 metro libre kategorian lehiatu zuen, eta 4:29.44ko denbora egin zuen finalean. Bere aurretik Claudia Gutierrez —txapelduna— eta Marina Altur —txapeldunordea— sartu ziren helmugan.

situs togel

situs toto