«Udako hidratazioa: egarriaz fidatu ahal gara?», Oier Madariaga

Argazkia: BINKEri bidalitakoa.

Beroa iristean, gorputzak ur gehiago galtzen du izerdiaren bitartez. Baina zenbat edan behar dugu benetan? Zenbat ur behar dugu? EFSAren arabera, eguneko ur-kontsumo egokia 2 litrokoa da emakumeentzat eta 2,5 litrokoa gizonentzat, edariak eta janariak barne (janariak %20-30 inguru ematen du). Letra txikia garrantzitsua da, ordea: balio horiek tenperatura eta jarduera fisiko ertaineko baldintzetarako dira. Bero handia egiten duenean, orduko litro erdi eta bi litro arteko izerdi galera izan daiteke, eta eguneko beharrak 3 litrotik gora igoz.

Nahikoa al da egarria? Eguneroko bizitzan, bai. Pertsona osasuntsu batentzat, egarriak eta otorduetako urak beharrak betetzen dituzte: ez dago derrigorrez uneroro ura edateko beharrik. Hala ere, badira egoera batzuk non hidratazioari arreta berezia jarri behar zaion:

Kirola egitean. Egarriari bakarrik jarraituz gero, izerditan galdutakoaren bi heren inguru baino ez dugu berreskuratzen. Ordubete baino gehiagoko saioetan eta bero handian, hobe da tarteka edatea, egarria noiz iritsiko zain egon gabe.

Adinekoetan. Adinarekin egarri-sentsazioa moteldu egiten da, eta giltzurrunek ura kontzentratzeko gaitasuna galtzen dute. Adineko pertsonek, deshidratatuta egonda ere, gutxiago edaten dute. Hemen egarria ez da gida ona: errutinaz edan behar da, egarririk izan ala ez.

Bero-boladetan. Guztiok uste baino gehiago galtzen dugu. Hidratatuta ondo gauden ala ez jakiteko truko praktiko bat gernuaren kolorea begiratzea da. Argia bada, ondo; iluna eta kontzentratua bada, ura falta zaigun seinale izan liteke. Kontuan izan, hala ere, B taldeko bitaminek edo zenbait sendagaik kolorea alda dezaketela.

Elektrolitoak: noiz bai eta noiz ez? Ariketa gehienetan ura nahikoa da. Ordubete baino gehiagoko saio luzeetan edo bero handian, sodioa duten edariek lagun dezakete. Populazio orokorrean, ordea, elektrolito-osagarriak ez dira beharrezkoak: dietak berak (gatza, frutak, barazkiak) galera hori estaltzen du. Kontuz gehiegikeriarekin ere: ura neurriz gain edateak hiponatremia eragin dezake.

Ideiak udan hidratatzeko. Gomendagarria da ur botila bat beti eskura eramatea: horrela errazagoa da eguneko ur kontsumoaz kontziente izatea.

Otorduetan frutak eta barazkiak sartzeak ere laguntzen digu; gainera, udako sasoiko frutak ur eduki handikoak izan ohi dira (sandia, meloia…).

Ideia horren adibiderik onena gazpatxoa da: edan daitekeen fruta eta barazkien nahasketa bat. Ura, potasioa eta C bitamina, dena batera.

situs togel

situs toto