Juan Bautista Uriarte kalearen behealdea asfaltatzeko lanak bihar hasiko dira

Argazkia: Galdakaoko Udala.

Bihar, uztailak 20, Juan Bautista Uriarte kalearen behealdea asfaltatze lanak hasiko dira, eta horiek trafikoan eragina izango dute. Zirkulazioa semaforo bidez arautuko da, eta autobus geralekuak behin behinean udaletxekoetara lekualdatuko dira.

Juan Bautista Uriarte kalean ur hornidura berritzeko azken hilabeteotan egiten ari diren lanak laster amaituko dira. Bihar, uztailak 20, hasiko dira kalearen behealdea asfaltatzeko lanak, eta horrekin, uraren hornidura sarea berritzeko proiektua amaitutzat emango da eremu horretan. Asfaltatzearekin batera, galtzada berrituko da eta herriko bide nagusiaren zirkulazio baldintzak hobetuko dira.

Horretarako, bihartik aurrera Juan Bautista Uriarten goranzko noranzkoa itxita egongo da Euskadi kalea eta Lapurdi kaleekin gurutzatzen den tartean. Bertan, zirkulazioa semaforo bidez arautuko da, txandaka, barikura arte, uztailak 24.

Horren ondorioz, Juan Bautista Uriarte kaleko 24 eta 27 zenbakien parean dauden autobus geralekuak ez dira erabilgarri egongo aste osoan zehar. Eraginak iraun bitartean, bi noranzkoetako autobus guztiek udaletxe alboan dauden geltokiak erabiliko dituzte behin behineko geraleku gisa.

Asteburuan, berriz, zirkulazioa bi noranzkoetan berrezarriko da, eta autobus zerbitzuek ere ohiko funtzionamendua berreskuratuko dute; Juan Bautista Uriarte kaleko geraleku guztiak berriro erabilgarri egongo dira.

Ondoren, uztailaren 27an eta 28an, Juan Bautista Uriarte kalearen beheko zatia asfaltatuko da, Lapurdi kaletik Plazakoetxeraino. Egun horietan ere zirkulazioa semaforo bidez arautuko da, txandakako pasabidearen bidez. Fase horrek, ordea, ez du autobus zerbitzuan eraginik izango, tarte horretan ez baitago autobus geralekurik.

Lanek iraun bitartean izaten ari diren eragozpenen aurrean herritarrek izandako ulermena eskertu du Galdakaoko Udalak, eta «jarduketa horren helburua herriko azpiegiturak hobetzea eta herritarrei eskaintzen zaien zerbitzua modernizatzea dela gogorarazi du».

Juan Bautista Uriarte kaleko uraren hodi nagusia berritzea, zuloa estali eta errepidea asfaltatzea, hodi nagusitik atari bakoitzerako harguneak egitea eta horretarako zulatutako espaloiak konpontzea izan dira proiektuaren lan nagusiak. Aurrerantzean ere, ur hoditeria sarean zaharkituta dauden zatiak berritzen jarraituko du Udalak.

situs togel

situs toto