Uztailaren 25 eta 26an Espainiako Adimen Ezgaitasunaren Federazioak antolatutako Espainiako Kluben Arteko Igeriketa Txapelketan lehiatu zen Castellonen, eta bertan parte hartu zuen Enetz Gomezek. Galdakoztarra txapeldunorde izan zen, 4×100 metro estilo kategorian.
Espainiako Adimen Ezgaitasunaren Federazioak Espainiako Igeriketa Txapelketa antolatu zuen uztailaren 25 eta 26an, Castellonen. Ehunka kirolari batu ziren hitzorduan eta giro «oso berezia» bizi zen antolatzaileen esanetan.
Parte-hartzaileen artean Enetz Gomez galdakoztarra izan zen, eta txapeldunorde izan zen 4×100 metro estilo mixto kategorian.
Gomezek Erandio Baitan 1 taldearekin lortu zuen zilarrezko domina, Asier Benayas, Olaia Uribarri eta Amaia Truebarekin batera.




