Guardia Zibilaren kuartel bilakatu dute Galdakaoko K2000 ekoiztetxea

Argazkia: BINKE.

Egunotan Errekalde auzo galdakoztarretik pasa diren bisitariak agian konturatu egin dira K2000 ekoiztetxea Guardia Zibilaren kuartel bilakatu dutena. Hala dio eraikinaren sarrera nagusiko kartelak behintzat. Baina, zer dela eta «aldaketa» hori?

Errekalde auzo galdakoztarra ibiltari askoren auzo gogokoenetakoa da udalerrian, herrigunetik basora eta mendi inguruarekin konektatzeko auzorik irisgarrienetakoa baita.

Bertan dago kokatuta K2000 ikus-entzunezkoen ekoiztetxea, 2007ko urrian Mediapro konpainia internazionalak erosi zuena eta EITBrentzako edukiak ekoitzi eta platoak eskaini dituen ekoiztetxe ezaguna. Gaur egun ETB-2ko ‘Atrápame si puedes’ saioa bertan grabatzen da, eta erredakzio batzuk ere mantentzen ditu euskal telebistarentzat —orain hamarkada bat baino askoz gutxiago—, baina baita Espainiako telebista-kate batzuentzat ere.

Orain, BINKEren argazkietan ikus daitekeen moduan eta eraikinaren aurretik igarotzen diren bisitari askoren harridurarako, Espainiako Guardia Zibilaren kuartel bilakatu dute K2000. Baina, zergatik?

Arrazoiak ez du jarduera polizialarekin ezta erabaki politiko batekin zerikusirik. Abuztuaren 12an ‘Boga’ telesail euskalduna Galdakaon grabatzen aritu ziren moduan —komunikabide honek bideoz horren berri eman zuen bezala—, ‘Muerte en Llanes’ miniserie espainiarraren grabaketa batzuk Galdakaon ere egiten ari dira asteotan.

Thriller dramatiko generokoa izango den serie labur hau Asturiaseko Llanes udalerrian dago kokatuta eta Izquierda Unidako zinegotzi izan zen Javier Ardinesen erailketan oinarrituta. Protagonista izango ditu Javier Gutiérrez, María Vázquez eta Isak Férriz, baina bigarren paperetan ikusiko ditugu Urko Olazabal edota Miren Gaztañaga aktore euskaldunak ere.

Bada, sei kapituluko ‘Muerte en Llanes’ seriearen ekoizle nagusia K2000 bera da, 100 Balas enpresarekin batera ekoizten ari dena. Errekalde auzo galdakoztarreko ekoiztetxea, beraz, Llanesko Guardia Zibilaren kuartel bilakatu dute espresuki filmaketa honetarako.

situs togel

situs toto