Kirol ikastaroak eskainiko ditu Galdakaoko Udalak irailean
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: C. Mith
Galdakaoko Udalak hainbat ikastaro antolatuko ditu irailean zehar Urreta eta Unkina kiroldegietan. Besteak beste, haurrentzako igeriketa, mantentze gimnasia eta tonifikazioa uztartzeko ikastaroak eskainiko dituzte. Albiste honetan batu ditugu data eta ordutegi guztiak.
Usansoloko Unkina kiroldegia eta Galdakaoko Urreta kiroldegiek Udalak antolatutako ikastaroak hartuko dituzte hilabete honetan zehar. Bestak beste, haurrentzako igeriketa, pilates, mantentze gimnasia eta tonifikazioa uztartzeko aukera eskainiko dituzte.
Urretan honako hauek antolatuko dira:
- Mantentze gimnasia: martitzenetan eta eguenetan 18:00etatik 19:00etara
- Pilates: martitzenetan eta eguenetan, 19:00etatik 20:00etara
- Tonifikazioa: martitzenetan eta eguenetan, 20:00etatik 21:00etara
- Haurrentzako igeriketa ohitzea: astelehenetik barikura 17:00etatik 17:45era
- Haurrentzako igeriketa hastapena: astelehenetik barikura 17:45etik 18:30era
- Haurrentzako igeriketa hobetzea: astelehenetik barikura 18:30etik 19:15era
- Aquagym: astelehenetik eguenera 19:15etik 20:00etara
Unkinan aldiz, eskaintza hau izango da:
- Pilates: martitzenetan eta eguenetan, 17:00etatik 18:00etara
- Tonifikazioa: martitzenetan eta eguenetan, 18:00etatik 19:00etara
Ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago eta kiroldegietako harreretan zein online eman ahal da. Eskaintzen den plaza kopurua gaindituko balitz, zozketa egingo da. Kiroldegietako harreretan bertan eskuratu daiteke informazio gehiago.