Kondena, berretsita: Fernando Izagirrek bost urte eta erdiz joan beharko du espetxera

Fernando Izagirre eta Juan Diego Gallardo, atzez eserita, epaiketa egunean. Argazkia: Jon Gomez Garai, BINKE.

EAEko Auzitegi Gorenak berretsi egin du Bizkaiko Probintzia Auzitegiak egindako eskaera, eta Fernando Izagirre galdakoztarrak bost urte eta erdirako joan beharko du espetxera.

Azaroaren 4an eta 5ean Fernando Izagirre galdakoztarra DYAko presidente izan zen garaian —2016-2021 urteen bitartean— ustez egindako irregulartasunak epaitu zituzten Bizkaiko Probintzia Auzitegian —Izagirrek deklaratu zuen epaiketan izan zen BINKE—.

Hortik eta hilabete pasatxora, abenduaren 11n, epaileak egindako zigor-eskaera argitaratu zen: bost urte eta erdiko espetxe-zigorra, eta 10.800 euroko isuna ordaintzea.

Epaiak frogatutzat jo zuen 2011ko apirilaren eta 2016ko azaroaren artean, bi akusatuek —Fernando Izagirrek berak eta Juan Diego Gallardo bere bazkide zenak—, «ados jarrita» eta «legez kontrako irabazi-asmoarekin», 2.906.570,78 euroko transferentziak egin zituztela Bizkaiko DYAren kontuetatik euren enpresa pribatuetara —Emergencias Plus eta Ambulancias Barcelona S.A.—.

Bada, koxka bat gora egin du zigor-eskaerak eta Bizkaiko Probintzia Auzitegiak egindako eskaera berretsi egin du Euskadiko Auzitegi Gorenak: bost urte eta erdiko espetxe-zigorra Izagirrerentzat eta lau urte eta erdi bere bazkide Gallardorentzat. Ez da publiko egin, momentuz, noiz joan beharko duten espetxera.

situs togel

situs toto