
Los Tonos Humanos koru eta orkestra galdakoztarrak kontzertua eskainiko du Santa Maria elizan
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Los Tonos Humanosen sareetatik
Galdakaoko Santa Maria elizak Los Tonos Humanos koru eta orkestraren kontzertua hartuko du bihar. Galdakoztarrek ‘In varietate concordia’ saioa eskainiko dute, Joseba Berrocalen zuzendaritzapean.
Los Tonos Humanos koru eta orkestra galdakoztarrak kontzertu berezia eskainiko du bihar, abenduak 14, Gabonen atarian. Taldea herriko Santa Maria elizan arituko da 20:00etatik aurrera.
‘In varietate concordia’ izango du izena kontzertuak eta Belen Madariaga da koruaren prestatzailea.
Orkestra eta koruaren zuzendaria aldiz, Joseba Berrocal izango da.